You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK: GAURKOAN AMORRUA

Comparte

Erregeak aspaldian etorri baziren ere badirudi Ordizian bueltaka dabiltzela, gaur Billabonak sekulako oparia eraman duelako. Liderra pasa da gaur Ordizitik eta oso gutxirekinlortu du garaipena. PArtidu fisikoa planteatu du eta horrela joan da lehenengo zatia, baloia gora, baloia behera, baloia alde batera baloia beste aldera, borrokarako partida. Ez dira kokildu ordiziarrek baina ez da inondik inora bere futbolean jokatzeko era azaldu. Azkeneko minutuan arriskutsua izan ziteken aldeko falta atera eta kontraeraso azkar batean penaltia lortu dute billabonatarrek, gure defentsa normal ez den bezala aurreratuta egonda gero. 0-1 amaita da lehenengo zatia. Bigarrena ondo hasi da Ordiziarrentzat, lehenengo jokaldian Aitor Bergantiños eta Bingen Erauskinen arteko paite bateari esker Bingenek, atezain aurrean plantatu eta jaurtiketa ahul baten ondoren ia banaketa lortu du. Adostasuna berehala lortu da, Aitor Bergantiños aurrelari zorrotza dela erakutsiz gol bikaina sartu du. Ordiziako une hobeak ailegatu dira, jokoa , baloia mogitu eta aurrean arriskua sortuz joan da aurrera partida, eta 2-1 gertu zela Billabonako bigarren gola etorri da. Ordiziarren joku onari esker partida interesgarri suertatu da et horrela beste jokaldi eder baten ondorioz Aitor Bergantiñosek bigarrren gola lortu du. Hirugarren zatiak lehenengo zatikoren itxura bera hartu du, Billabonak baloiaren jabee gin da, defentsan larri ibili gera eta horrela ailegatu da aurkako hirugarren gola, inongo arriskurik ez zuen jokaldi baten, dida batean hirugarren gola jaso dugu. Hemendik aurrera partida erotu egin da, gure motikoek hobeto presionatzen eta baloiak lapurtzen hasi dira, zenbat aukera lortu dute eta billabonatarrek kontraeraso arriskutxuekin erantzuten zuten, joan etorriko partida bihurtu da, etxekoek gertu izan dute adostasuna lortzeko gola eta kanpokoek laugarrena lortzeko zenbat aukera sortu dute. Azpimarratzeko Jon Linares ateratako falta zuzen bat, barrua zijoan eta atezainak ederki alderatu du baloia. Eta denbora agortuta zegoenean, ordiziarren ziztu biziko kontraeraso batean, Bingen bakar bakarrik atezainen aurrean gelditu da eta bista baloian jartzeagatik kanpora bota du, partida adosteko aukera ezin hobea galduz. Beraz, 2-3 billabonatarrentzat, aukera hona galdu da sailkapenean aurrepauso bat emateko, bainan ez da horregatik mundua amaitzen mutikok, aste osoa dezue gaurko akatsak zuzentzeko eta buru tentez Legazpira joateko datorren igandean. Animo eta aupa Ordizia.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas