You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK: TRISTURA MARTUTENEN

Comparte

Imagen principal noticia

Ilusioz beterik abiatu ziren motikoak Martutene aldera, Gipuzkoa Koparen bigarren ihardunaldia jolastera. Giro ona eta lasaia autobusean, eguraldi hotza baina dexente ona futbolean aritzeko. Lehenengo zatia oso orekatsua izan zen, lehenengo 10 minututan zelai erdiko jokua, burruka asko baloiaren atzetik, eta aukera bakarra, Oier Mendizabalek gol bikaina sartu zuen bainan jokoz kanpo zegoen. Hortik aurrera Ordiziak jokoa menderatzen hasi zen eta Martutenen atea inguratu zuen, 0-0 emaitzarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarrengoa ere nahastuta hasi zen, eta beste behin Asier Galdeanok baloia aldaratu ondoren, gure defentsa lo eta gola jaso zuen Ordiziak. Pixkanaka baloiaren jabe egin zen Ordizia eta eraso baten areaz kanpo falta arriskutsua urdinen alde, han agertu zen Bingen Erauskin eta sekulako zartakoa emanda gero, baloia ate barrura. Hor etorri ziren momentu onenak, baloia Ordiziarena eta Martutenen aldaratze bat kontrolatu ondoren, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bortitz baten ondoren Bingen Erauskin berriro goleatzaile, 1-2 eta jokoa kontrolatuz amaitu zen bigarren zatia. Eta akabo partida, hirugarren zatia parragarri suertatu zen gure gazteentzat, indarrik gabe, batere presio egin gabe, besoak beran eta buru makur bata besten atzetik 5 gol jaso zituen, 6-2 eta etxera, Martuteneko Josu ia ia internazionala bihurtuz partidako jaun da jabe azaldu zen. Gaztek, partida ez da epaileak amaierako txistu hotsa eman arte bukatzen,ea ikasten degunhurrengo partidetako. Aste buru honetan jai izango degu, beraz hurrengo asterarte.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas