You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINEN GOL FESTA

Comparte

Imagen principal noticia

Gol Festa, eta ez da ETBren kirola programa, Gol Festa Altamiran gure motikoek izan dutena. "Copa de Gipuzkoa" txapelketa hasi da, lehenengo fasea atzekaldean amaitu ondoren modu ezin hobean eman diote hasiera Imanolen mutikoek lehiaketari. 6 taldeko multzoa osatu da: Urola, Ilintxa, Billabona, Martutene, Lengokoak eta Oridizia, alegia. Eguberriko torneoak ikusita gero ba genuen esperantza Ordiziak paper ona jokatzeko aukera duela lehiaketa berri honetan. Nahiz eta lehenengo fasean 3-2 galdu Urolarekin, irabazteko aukera hor zegoela benetazko aukera zen. Eta horrela izan da, a ze hasera eman diote gazteenak. Lehenengo zatia oso orekatsua izan arren, Ordiziaren alde amaitu da, Aitor Bergantiñosen gol bati ezker, izan da bigarren aukera garbi bat baina gauzatzeko gai ez dira izan. Eta bigarren zatian eromena, 6 eta 0 partzialarekin bukatu da, nahiz eta joko miresgarria ez egin, ailegatzen ziren bakoitzean gola, atezainaren laguntzarekin kasun batean eta beraien gaitasunari esker aukera gehienetan, horrela joan dira erortzen 6 golak: Joseba Eskitxabel bi aldiz, Jon Galdeano beste bitan eta Anartz Sanchez eta Bingen Erauskin izan dira goleatzaileak. Hirugarren zatian, jaun da jabe segitu dute Imanolen mutilak, zoritxarrez bere atean sartu du gola Ordiziak eta Alex Iraola eta Aitor Bergantiñosek borobildute emaitza, 9 -1. Goletik aparte defentsaren lana aipatu beharra dago gaur, inoiz ez bezala defendatu atea eta Asier Galdeano eta Iherai Martinentzat goiz lasaia izan da gaurkoa. Argi zegoen, orain arte egindako lana ikusita, defentsan hobetzerakoan taldearen gorakada gertatuko zela. Aupa mutilak eta datorren igandean martxa honekin Martutenen jarraitzea, ondo entrenatu eta garaipena zuentzat

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas