You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

GABONETAKO BIGARREN ALEBINEN TORNEOA

Comparte

Imagen principal noticia

Goiz ederra abenduak 28an Altamiran izan genuena. Goi mailako futbola, eguzkia, ikusleak, ez genuen ezer faltan izan "Inoxente" egunaren goizean. 9 partida jolastu ondoren amaieraraino emozioz bete izan zen finala , penaltitan irabazita gero Deportivo Alaves gertatu zen bigarren torneoaren txapelduna. Bigarrena Erreala gelditu zen, nahiz eta behar adina merituak egin ezin bi txapeldun izan. Atenzio deitu zuten bixki anaiak, txikiak bainan azkarrak eta ez bakarrik abiadura zutelako, futbol zelaian ongi mugitzen bazekitelako. Dena den benetako futbola, talde futbola Tolosak azaldu zuen, hori da baloia mugitzea, zelai hutsuneak betetzea, atea bilatzea, beraiek izan ziren hoberenak, bainan kirolak hori du, ez duela beti ondoen jolasten duenak irabazten. Zorionak Tolosa. Eta gure motikoek, espero genuen bezala maila ona azaldu zuten. Zarauzen aurka 1-1 bukatu zuten partida, Bingenen gol bati esker. Gero penaltitan 2-3 galdu zuten eta erabakiorra gertatu zen emaitza hau hirugarren postukatik ez lehiatzeko. Bigarren partida Errealaren aurka izan zen, ez zuten partida borobila egin bainan aurre egin zioten, eta kostata, bi minutu falta zirela partida amaitzeko, lortu zuten donostiarrek garaipena. Amaitzeko Ordiziak seigarren postua lortu zuen, Beasainen kontra berriro penaltitan galdu eta gero. Partida bina amaitu zen, Iker Armendariz eta Eneko Etxebarrietak ikusgarri golak eginda gero. Gure alebinak betetako papera bikaina, kontuan eduki behar da orain arte jokatutako ligaxkan azken aurreko gelditu direla, beraien taldean Tolosa eta Beasain lehenengo lauen artean sartu direlarik. Antzekoa esan daiteke Zarautzi buruz, bere taldean laugarrena salikatu ondoren atzo ez zuten eman suposatzen zaien maila. Orain mutikok San Silbestren parte hartzea, egun batzuetan futbola ahaztu, burua oxigenatu eta urbil dagoen urtarrilan, lasaitasuna, pazientzia eta entrenamendu on batzuen ondoren goruntz jotzea, zuen anketa dezuen futbola non nahi erakutsiz. Urte Berri On denori eta gozatu Jesus Mari Erauskinek prestatu duen argazki saioarekin.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas