You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK: GAUR BAI, GAUR DENOK GUSTURA

Comparte

Gaur goizean Errealak antolatutako torneoan Ordiziako alebinak bere benetako aurpegia azaltzen hasi dira. 4 partida jolastu ondoren eta nahiz eta bigarrenak gelditu, irrifartsu itzuli gera etxera. Oiartzunen aurka hasi degu lehiaketa eta ondo gainera, eraso bakar batean gola lortu degu, gero korner nahasi batean oiartzundarrak bere gola sartu dute, beraz berdinketa, nahiz eta nahiko partida kaxkarra jolastu. Gure gola, Jon Galdeanorena kontraeraso baten ondorioz. Bigarren partida Zumaiakoren aurka izan da, joku aldetik hobekuntza nabarmena izan da bainan golik gabe amaitu da, hasierako berdinketa ez da bere tokitik mugitu. Hirugarren partidan arerio ezagun bat aurrean, Añorga. Ordizian 5-3 irabazi zuten oso orekatua joan zen partida batean. Gaizki hasi dira ordiziarrak, hotzak akatzen, eta dida batean bi gol ñañu jasoz. Hortik aurrera jokua menperatzen hasi dira eta denbora dexente Añorgaren zelaian jolastu ondoren etorri da Bingen Erauskinen gola, bazirudien buelta emango ziotela emaitzari baina kontraeraso azkar batean, defentsa gainditu eta hirugarrena egin dute Añorgakoak. Horrela amaitu da partida, 3 eta bat donostiarren alde Azkeneko partida Amaikak Bat-Mutrikuren aurka izan da eta zoramena ailegatu da, joko izugarri erakutsiz bata besten atzetik heldu dira lau golak, defentsan serio eta baloia mugituz, gure mutikoek erakutsi dute nolako maila duten. Eneko Etxeberria,Oier Mendizabal, Iker Armendariz eta Aitor Bergantiñosek lortu dute golak. Asteartean beste aukera bat barruan duten guztia erakusteko. Gabonak pasa eta astearterarte

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas