You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

GAZI GOZOA EDO GOZO GAZIA?

Comparte

Azkoitian izan zen lehenengo fasearen azken partida. Arerioa: Lasarteko Ostadar. Gozo atera ginen Ordiziatik, autobusean egindako lehenengo irteera, a ze gozamena taldearentzat,hego aizea eta tenperatura polita jolasteko. Azkoitian berriz kriston izotza jo zuen eta hotz batean bukatu behar zuenaren preludioa zirudien,a ze hotza, joño!! Oso lehen zati polit batean gure motikoek markagailun aurretik jarri ziren, Eneko Etxeberria eta Oier Mendizabal bina golari esker 4-2ko emaitza lortu zuten 20 minututan, egia esan Ostadarreko atezainak esku bat bota zigun, baina 4 golak benetan ederrak izan ziren. Bigarren zatia ezin hobe hasi zen, kornerra gure alde, defentsaren aldaratze kaxkarra eta han zegoen Bingen Erauskin bera eskuineko ankaz bostgarren gola sartzeko. Hortik aurrera eta agian gehiegizko konfindantzaz ibili zirelako aurtengo partida motelena, okerrena jolastu zuten, batere joku ez zuten erakutsi eta pixakana pixkana Ostadarrek beste munduko gauzarik erakutsi gabe eta gure taldearen erruei esker gora egin zuen , eta partidako denbora amaituta zegoenean, zas! partida berdintzea lortu zuten. Orain bigarren fasearen zain gelditzen garen bitartean bi torneo aurren gaude, Zubietakoa datorren ostegunean eta Ordiziako II.Lehiaketa, bainan hauek beste artikulu bat merezi dute. Ongi izan eta segi aurrera

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas