You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

IKASTEN JARRAITZEN DUGU

Comparte

Atzo, Añorga izan zen arerioa. Partida oso orekatsua joan zen azkeneko 10 minutu arte. 1 eta huts galtzen hasin ziren gure gaztetxoek bainan berehala etorri zen banakoa Oier Mendizabalen gol bati esker. Horrela bukatu zen lehenengo zatia. Bigarrengoa oso lehiatua izan zen eta Ordiziak markagailuan aurreratzea lortu zuen, Aitor Bergantiñosek 2-1 ipini zuen markagailuan gol eder bati esker, Añorgak bigarren sartu eta gero, Eneko Etxeberriak maixuki jaurtitako falta bati esker hirugarrena ipini zuen markagailuan. Hirugarren zatia ordea kaxkarragoa izan zen, nahiz eta zelai erdia indartu eta lehia gogorra suertatu, defentsan indar pixka bat falta erakutsi zuten ordiziarrek eta bi kornerretan aurrea hartu zuten donostiarrek, bosgarrena sartuz aukera guztiak agortu zitzaien etxekoei. Animo gaztek, datorren igandean Azkoitian aukera izango dezue bigarren partida irabazteko, honela pilak kargatu eta Eguberriko Torneoan zuen benetako maila eman dezazuen.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas