You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. EUSKADIKO TXAPELKETA. Azken txanpa 2010-6-13

Comparte

Imagen principal noticia

Azken txanpak Gipuzkoako finala zirudien: Antiguoko, Dunboa eta Ordizia. Etxean bezala sentitu ginen, hamabost egun lehenago elkarren aurka jokatuta bai geunden. LEHEN PARTIDA Antiguokoren aurka jokatu genuen. Jokalariak baloiaren bila amorratuta atera ziren, baina Antiguokok ederki ulertu zuen partida. Ordiziako jokalariak baloiaren atzetik korrika zebiltzan zelaian ondo kokatu gabe, zuloak utziz eta Antiguokokoek taktikoki askoz hobeto asmatu zuten. Zelaian ondo kokatu ziren Antiguokoko jokalariak eta erasoan bikain ibili ziren, ate aurrean asmatuz. Lehen zatian 3-0ko partziala sartu ziguten eta handik aurrera emaitzari eusten saiatu ziren, baita lortu ere. Ordiziak gogotsu jarraitu zuen, baina Antiguokori aurre egiteko gauza asko egin behar dira ondo: grina, banakako jokoa, talde taktika,...Azken emaitza: Antiguoko 3 Ordizia 0. --- BIGARREN PARTIDAN Gipuzkoako finalean Dunboak sartutako printza atera nahi izan zuten Ordiziako jokalariek. Lehen zatia orekatua izan zen, bi taldeak gogotsu saiatu ziren, baina aukera askorik sortu gabe. Bigarren zatia ere orekatua izan zen, baina gola egiten Dunboak asmatu zuen 7. minutuan. Hemendik aurrera denbora galtzea besterik ez zegoen Dunboakoen asmotan, okerrena, epaileak utzi egin ziela lotsagabeki denbora galtzen. Danelek (9. minutuan) falta jaurtiketa batetan langa jo zuen, baina ondoren baloia kanpora joan zen. Hirugarren zatian Ordizia ez zegoen txantxetarako, zeukaten guzia eman zuten jokalariek, ez dago gehiago eskatzerik. Dunboako jokalariek Ordiziako jokalari bati, Ugaitzi, bi aldiz sarrera itsusiak egin zizkioten. Gezurra zirudien, baina epailea ez zen gai izan denbora galtzea mozteko eta gero gainera erasoak jasan behar...Halere (9. minutuan) gola egiteko ausardia izan zuen Ordiziak, eskuin aldetik Garazik egindako igoera batetan. Partidua berdinduta amaitu ondoren penaltietara erabaki zen garailea, Ordiziak oraingoan hutsik egin ez zuelarik. Hura jokalarien poza! --- AZKEN PARTIDAN Dunboak eta Antiguokok Euskadiko 7. postua zuten jokoan. Dunboa nagusitu zitzaion 3-2 Antiguokori eta honenbestez 7. postua eskuratu zuen Duboak. Antiguoko zortzigarren geratu zen eta Ordizia bederatzigarren.--- Euskadiko txapeldun Athletic A gelditu zen , bigarren Bizkaiko selekzioa eta hirugarren Athletic B. Euskadiko txapelketako 4, 5 eta 6. postuetan Arabarrak gelditu ziren. AUPA ORDIZIA!!! Orain hurrengo urteko taldea osatzeko deialdia gelditzen da, baina udan ez ahaztu baloia ukitu eta forma mantentzeaz. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Campeonato de Euskadi 12,13-6-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas