You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. EUSKADIKO TXAPELKETA. Sailkapena. 2010-6-12

Comparte

Imagen principal noticia

Larunbatean, han joan ginen jokalariak autoetan hartuta Gasteizera. Nondik joan erabaki ondoren tropelean egin genuen bidaia txirrindulariak bezala. Bizkaiko lehena (ATHLETIC A) eta Arabako bigarrenaren (ALAVES) aurka jokatzea suertatu zitzaigun sailkapen fasean. LEHEN PARTIDAN Athleticek Alavesen aurka jokatu zuen. Hasieran Alavesek eutsi bazion ere, azkenerako Athletic 4-1 nagusitu zitzaion. Athleticek eraman zituen jokalariak antzeko mailakoak ziren, jokalariak aldatu arren jokoan ez zuen behera egiten taldeak. Alavesen “ordezkoek” ordea, behera egiten zuten jokoan, “titularrekin” alderatuta.--- BIGARREN PARTIDAN Alavesen aurka jokatzea tokatu zitzaigun. Eserlekuak hartu eta taldea animatzeko asmotan ekin genion partidari. Hasieratik taldeak orekatzearen aldeko apustua egin zuen Ordiziak, gozatzera joan zirela nabarmenduz. Lehenengo zatian aukerak eta jokoa Ordiziak jarri zituen zelaian, baina gola Alavesek egin zuen. Alavesek gola, berak lehen zatian izandako aukera bakarrean, azken minutuan sartu zuen bandatik ateratako baloia sarera bidaliz. Bigarren zatia Alavesek menderatu zuen eta beste bi gol egin zizkion Ordiziari. Alavesen bigarrena 5. minutan etorri zen, kornerra atera ondoren eta hirugarrena erretxaze baten ondoren sartu zuen (7. minutuan) . Partida oso maldan gora jarri zitzaigun, lastima lehenengo zatian asmatu ez izana... Futbola horrelakoa da: asmatzen ez duenak larrutik ordaintzen du. Hirugarren zatian hasi eta berehala zutoina jo zuen Jonek (2. minutuan). Ordizia partiduaren bila atera zen eta Aitorrek egin zuen lehenengo gola kornerra atera ondoren (7. minutuan). Handik minutu batera bigarrena egin zuen Ordiziak markagailuan hurbilduz. Gol hau ere Aitorrek sartu zuen jaurtiketa bikain baten ondoren. Epaileak partidu osoan zehar Alavesi nahi zuen adina denbora galtzen utzi zion, nire iritziz bera izan zen partiduko txarrena. Denbora galtzearengatik txartel-enbat atera zezakeen epaileak, baita bukaeran minuturen batzuk luzatu ere. Azken emaitza: Alaves-Ordizia (3-2), Ordiziaren aurkakoa.--- AZKEN PARTIDAN Athleticen aurka jokatu genuen eta zelaian kolore bakarra egon zen jokoa, aukerak eta golei dagokionean. Athletic askoz gehiago izan zen , baina Ordiziako jokalariek ez zuten inoiz baloirik galdutzat eman. Athleticen okerrena egindako zenbait sarrera itsusi... booo... “sin comentarios”. Asier Hernandezi egindako sarrera batetan ukondoarekin eman zion aurpegian nahita Athleticeko zortzi zenbakidunak (30 zm altuagoa) baloia jokoan ez zegoenean, lotsagarria! Ordiziak ikasi beharra dauka “hartzen badute... Ematen”. Azken emaitza 10-0 Athleticen alde. Iganderako 7, 8 eta 9. postuetarako Antiguoko, Dunboa eta Ordizia gelditu ginen. Hiru taldeak gipuzkoarrak. Zer pentsatua ematen du honek. Futbola oso era ezberdinetan praktikatzen da Euskadiko herrialdeetan alebin mailan. Bizkaian eta Araban herrialde edo hiriburuko jokalarien selekzioak diren klubak dira nagusi, Gipuzkoan oraindik herrietako kluben egiturak funtzionatzen du alebinetan.Gipuzkoan ere, infantiletatik aurrera, gainerako probintzietan bezala, herrialdeko selekzioa egiten da. Aldaketaren bat egin beharko da Euskadiko txapelketara antzeko baldintzetan iristeko herrialde guztiak alebinetan. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Campeonato de Euskadi 12,13-6-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas