You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. Gipuzkoako finala. 2010-5-30

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN PARTIDA irabaztean zegoen gakoa, ondotxo zekiten tekniko eta jokalariek. Saiatu ziren hasieratik markagailuan aurrea hartzen. Dunboaren aurkako partidan lehen zatian oso nagusi izan zen Ordizia, baina postea jotzen ausartago egon ziren gola sartzen baino. Zer egingo dugu ba... horrelakoa da futbola: hiru makilen artean gehiena asmatzen duenak eramaten du kopa nagusia etxera. Partida zeronako berdinketarekin amaitu ondoren penaltietara erabaki zen zeinek atseten zuen. Zoritxarrez Ordiziak penaltietara galdu egin zuen eta hurrengo partida oso fresko zegoen Antiguokoren aurka jokatzea tokatu zitzaion.--- BIGARREN PARTIDAN Antiguokok oso konbinaketa bikainak egin zituen eta ez zen posible izan. Nekearen zama nabari zen jokalariengan. 3-0 galdu zuten bigarren eta azken partida. Partida honetan penaltietara Ordizia nagusitu zen, lastima aurrekoan zorte bera ez izatea.--- AZKEN PARTIDAN, Dunboa eta Antiguokok, lehen postua zuten jokoan. Antiguoko nekatuta zegoen, Ordiziaren aurka jokatu berria zelako, eta Dunboak bere esku izan zuen partida, baina ez zuen zorterik izan ate aurrean eta azkenean Antiguoko txapeldun. Zorionak txapeldunei eta baita gainerakoei ere eskaini ziguten jokoarengatik.--- Berriro ere dena dago jokoan bi aste barru Euskadiko txapelketan, baina garrantzitsuena gozatzea izango da beti bezala. Ea jokalariak “entxufatuta” ateratzen diren zelaira eta gola egiteko zortea izaten duten. Seguru, jokalariek, amets egiten dutela guk bezalaxe Euskadiko txapelarekin. Animo mutilak!!! PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Final de Gipuzkoa 30-5-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas