You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK- Azken partida. 2010-5-29

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIKO lehen 15 minututan Ordiziak bi aukera garbi egin zituen, horietako batek zutoinean amaitu zuelarik. Behobiak ere bere aukerak bazituen, hau da, partida oso irekita zegoen, edozeinek egin zezakeen gola. 21. minutuan Andonik geldiketa ikusgarria egin zuen, eskerrak... Ordiziak aukerak eginez jarraitzen zuen: Aranburuk zutoina jo zuen hogeita bosgarrenean eta nire ustez baliozko gola ezeztatu zion 28. minutuan epaileak Ordiziari. 30. minutuan berriz Behobiak jokoz kanpo emandako gola egin zuen. Jokoa bi aldetan eta aukerak ere bai lehen zati honetan.--- BIGARREN ZATIAN erabat aldatu ziren zenbakiak Ordiziaren alde. Oso ondo eutsi zion Behobiari. 4. Minutuan Josuk Ordiziaren lehena egin zuen, kornerra atera ondoren. Aukera garbiak eginez jarraitzen zuen taldeak. Bigarren gola Josuren jokaldi ikusgarri batetatik etorri zen: Behobiako hiru jokalari atzean utzi ondoren gol bikaina egin zuen ate osoa libre zuenean (14. minutuan). Josuk beste aukera bat ere eduki zuen kornerra atera ondoren 17. minutuan, baina errematea gora joan zitzaion. Hemendik aurrera aukera garbirik ez zen egon, baina zuten guztia eman zuten gure mutillek. Baejundaizuela mutilak!.--- Bai, bukatu da denboraldia eta jokalariak, teknikoak, jarraitzaileak ZORIONTZEKO garaia etorri da. Ezin esan denboraldi guztian oreka erabatekoa izan denik, baina animoz gora egin duzue bukaeran eta itxaropentsu bukatu dugu denboraldia. Eskerrak ematen dizkiet momentu txarretan taldearengan konfiantza galdu gabe jarraitu duten guztiei, batik bat teknikoei, hortik etorri baita bukaerako joko hobetzea. Zuek atera duzue taldea aurrera. Hurrengo denboraldian kadeteetan jokatu behar dute, sailkatze prozesua egongo da jokalarientzat. Batzuk ezingo dute jarraitu, denentzat ez baitago tokirik, beste batzuk beste kirol batetan emango dituzte hurrengo urteak. Garrantzitsuena kirola egiten jarraitzea da, adin honetan eta bizitza osoan, beharrezkoa ere bai esango nuke garapenerako. Guk, jarraitzaileak, hamaiketako bikainak egin ditugu partiduen aitzakian ja,ja,ja... Eh Xabi, Borja, Fabri, Aitor, Arturo, Goitia, Perlines eta gainerakoak... ez al da ala? Hurrengo denboraldian ere hor egongo gara taldea animatzeko.--- Larunbatean, ekainak 5, Jokalari eta teknikoen eguna izango da. Ondo pasa bazkarian eta gozatu sariekin.--- Datorren denboraldia 2010-11 badator, jokalariei teknikoek adieraziko diete udan zer egitea komeni zaien, baina hemendik esaten diet astean hiru bat aldiz baloia “ikutzeko” gutxienez eta trotatzeko. Korrika eta baloiarekin astero lau ordu eman beharko lituzkete maila ez galtzeko, hau da, mantentzeko. Denborapasa bezala hartu, baina jakitun izan oso garrantzitsua dela erritmoa ez galtzea.--- BUKATU DA, BUKATU DA BUKATU DA, AKABO... LALALALA, LALALALA UDAN PASATU BAPO... PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas