You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-5-23

Comparte

Imagen principal noticia

Arbitroarekin gorabeherak izan ziren oraingoan ere, denok dakigu epaileekin boladak izaten direla. Batzutan alde pitatzen dute, bestetan kontra eta datorren bezala hartu beharrekoa da. Jokalariek epailea aztertu eta horren arabera mugitzen ikasi behar dute zelaian, inteligentziaz baliatuz emozionatu gabe.--- LEHEN ZATIAN Ordizia alegindu zen bere jokoa egiten, baina lan zaila jarri zion Eibarrek presio lan ona egiten zuelako. Gola Eibarrek egin ondoren markagailuan atzetik jartzearen gainkarga bere gain izan zuen Ordiziak.--- BIGARREN ZATIAN ere Eibarrek asmatu zuen bere bigarren gola egiten eta ondoren etorri zen Ordiziarena: Aitorrek erdiraketa eta Garazik buruz sarera. Hirugarren zatirako itxaropenik bazegoen emaitza kontutan izanda. --- HIRUGARREN ZATIA ere lehenengoa bezala amaitu zen, Eibarrek bere hirugarrena sartu zuen eta Ordiziak ezin asmatu baloia sareratzen.--- IGANDEAN, maiatzak 30, AZKEN TXANPA jokatuko dugu goizeko hamaikak inguruan hasita. Lehenengo partida Dunboaren aurkakoa izango da eta irabazten badugu atseteko denbora izango dugu. Galdu ezkero zuzenean Antiguokoren aurka jokatu behar, atseden hartzeko denborarik gabe. Dena dago jokoan, baina garrantzitsuena gozatzea izango da beti bezela. Ea jokalariak “entxufatuta” ateratzen diren zelaira eta duten “gatz” guztia emateko gai izaten diren. Seguru, jokalariek, amets egiten dutela guk bezalaxe. Animo mutilak!!! Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido EIBAR-ORDIZIA 23-5-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas