You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 22. Jardunaldia. 2010-5-23

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIko 15. minutuan gol aukera garbia izan zuen Ordiziak Aitor Zoiloren oinetan, Muruaren erdiraketa baten ondoren. Ez zen sartu, lastima. Minutu batetara etorri zen Ordiziaren lehen gola (16. minutuan). Muruak baloia lapurtu area hertzean, atzelaria atzean utzi eta atezainaren aurrean barrura. Zoritxarrezko jokaldi batetan Elgoibarrek bere lehen gola egin zuen 20. minutuan. Ordiziako atzelariak baloia mozterakoan Elgoibarreko aurrelariari utzi zion eta honek ez zuen hutsik egin atezainaren aurrean bakarrik gelditu ondoren. Zelai erdian nagusi zen Ordizia, batik bat Julen Casadoren lan eskerga azpimarratuko nuke eta eskubi aldetik ere erasoan bikain zebilen taldea Muruaren igoerak tarteko. Puntan Landerrek presio ona egiten zuen. Atzean ere abiadura behar zenean han azaltzen zen Jauregi edo Dubreuil, baina posizioa oso ondo irabazten zuten gainerako atzelariek ere. Lehen zati bikaina ikusten ari ginena. Ordiziaren bigarrena honela etorri zen (20. minutuan): Casadok lapurtu baloia zelai erdian, honek Aranbururi eta Xabik jaurtiketa bikaina sarera. Ordiziak gehiago nahi zuen eta 34. minutuan hirugarrena sartu zuen Penaltiz. Penaltia Muruari egin zioten atezainarengana bidean zihoala ostikada eman ziotenean eta Landerrek sartu zuen bigarrenean (aldaratzeaz baliatuz). Denboraz kanpo, Elgoibarrek, aukera garbia izan zuen, baina Mikel Imaz atezaina, behar zen tokian zegoen baloia gelditzeko. BIGARREN ZATIAN erabat aldatu zen jokoa Elgoibarren alde, gureek oinetan beruna zutela ematen zuten gehienek. Dena dela ez zen erreza gelditzen lau zenbakiarekin Elgoibarrek atera zuen jokalaria. Elgoibarrek bigarrena 5. minutuan egin zuen. Ordiziako atzelaria baino gogotsuago sartu zen Elgoibarko aurrelaria baloiaren bila, baloia eraman eta gol ederra egin zuen. Elgoibarrek jokoa bere menpe zeukan eta aukera garbiak izan zituen 15 eta 19. minutuetan, eskerrak langa eta atezaina han zeuden hurrenez hurren. Nahi ez, baina espero genuena, berdinketaren gola, 29. minutuan etorri zen, Elgoibarrek bere hirugarrena egin zuenean.--- Datorren astebukaeran Behobiaren aurkako partida izango dugu. Kopako sailkapenean postu berdinean gaudenez desenpatea jokatu beharrean aurkitzen gara. Denboraldia amaitutzat eman ondoren... berriro lanera. Animo mutilak!! PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas