You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 21. Jardunaldia. 2010-5-15

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIko 13. minutuan etorri zen Ordiziaren gola. Kornerra atera Aitor Zoilok eta erretxazea berriro berak hartu zuen gola eginez. Taldeak baloiaren jabetza bere oinetan zuen, gustora ari zen futbolean.--- BIGARREN ZATIAN ere taldea gogotsu atera ondoren, denbora asko baino lehen Ordiziaren bigarren gola etorri zen 8. minutuan. Beñat Muruak baloia lapurtu eta Landerri pasatu, honek erdiraketa eta Xabik gola sartu zuen. Taldea ez zen erlaxatu, gehiago nahi zuen eta 20. minutuan etorri zen hirugarrena.Hau ere korner bat atera ondoren sartutakoa izan zen. Erretxazea Jon Aiestaranek langara eta ondoren Julenek sarera bidali zuen baloia. Taldea animoz ondo iritsi da denboraldi bukaerara eta eskerrak. Ezin esan kanpaina ona egin dutenik, baina bukaera honekin pozten gara. Hurrengo aste bukaeran Elgoibarren aurka kanpoan jokatuko dute. Elgoibar seigarren dago sailkapenean 31 punturekin, guk baino 5 puntu gehiago, ez da talde txarra indarrak nola dauden neurtzeko. Animo muilak!.--- PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas