You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. ORDIZIA-TOLOSA. 2010-5-16

Comparte

Imagen principal noticia

Jokalariak teknika, taktika, taldean jokatzen ikasi, laguntzak ematen ikasi, … egitearekin konformatu behar genuke denok, baina aldi berean irabazi eta gainera gozatu egiten badugu askoz hobe. BEAJUNDAIZUELA MUTILAK.--- LEHEN ZATIA 4-4-2ko sistemarekin jokatu zuten, nahiz askotan eskema apurtu, baloiaren ibileraren arabera. Taldea agian ez zen oso ondo kokatuta atera zelaira, baina bai “entxufatuta”, hau da, Tolosak baloia hartzen zuenean jokatzeko zailtasun handiak zituen Ordiziaren presioarengatik. Bosgarren minutuan etorri zen etxekoen lehenengo gola: Josuk Aitorri, honek Rauli (hau dena buruz jokatua) eta Raulek jokaldi bikaina eginez atezainaren gainetik baloia sarera. Baloia Tolosaren zelaian zegoen hemendik aurrerako minutuetan ere, hori ez da seinale txarra. Ordiziaren bigarrena 20. minutuan etorri zen: Josuk Aitorri, honek Iraitzi eta Iraitzek atezainaren aurrean oso ondo bukatu zuen jokaldia gol eginez. Atzealdean ere taldeak lan bikaina egin zuen partida osoan zehar orokorrean, dena dela defentsa lana goikoek hasi behar dute, erdilariek jarraitu hurrena eta azkenik atzelariak eta atezaina daude. Ordiziaren hirugarrena Jonek atezainaren aurrean baloia ederki loratuz sartutakoa izan zen, Iraitzek pasea eman ondoren (33. minutuan).--- BIGARREN ZATIA ere Ordiziarena, gainera erasoan jokalari askorekin iristen zen. Oraingoan joko sistema 3-2-3-2 erabili zuen prestatzaileak. Aukera asko izan zuten aurrean, baina asmatu ezin. Aitorrek ezkerretik jokaldi bikainak eginez goleko pase ugari eman zuen, baina errematatzen ez zuten asmatu aurrelariek. Honetan, Tolosaren gola etorri zen, erdialdean tapatzen (mozten) asmatu ez eta ezkerretik egindako jokaldia golean amaitu zen 6. minutuan. Ordiziak berriro ere aukera garbiak sortuz jarraitu zuen, batik bat bere ezkerraldetik eta 14. minutuan Aitorrek jokaldia ezkerretik (erdialdean Josuk lapurtu zuen baloia) eta erdiraketa Garazik bota zuen sarera. Partiduaren ondarrean Tolosaren bigarrena etorri zen. Ordiziak aldaketa egin eta zelaira ateratako jokalaria kokatu baino lehen ederki aprobetxatu zuen Tolosak gola sartzeko.--- Datorren igandean, Maiatzak 23, jokalari, entrenatzaile eta gurasoen arteko bazkaria egingo dugu Zaldibiako Zubi-buru elkartean. Ostegunerako ea jakiten dugun zenbat izango garen. Jokalari bakoitzak esan dezala zenbat joango diren berarekin batera. Denboraldi bikain honi lagunarte onean eman nahi diogu jarraipena. --- Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Amistoso ORDIZIA-TOLOSA 16-5-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas