You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-5-9

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIA intentsitate handiagoz hasi dute Bergarakoek, baina ez da hasten den bezala, bukatzen den bezala baizik. Partidan aurretik jartzea lortu du Bergarak 8. minutuan. Atzean huts egin dute Ordiziakoek eta Bergarako aurrelariak sarera baloi opariaz baliatuta. Hurrengo jokaldian (8. minutuan)Markelek baloia buruan jarri dio Xabiri eta honek ez du barkatu buruz gol bikaina sartuz. Hori da behar den bezala erantzutea. Hemendik aurrera, partida osoan, Ordizia izan da nagusi. Asierrek jarri du bi eta batekoa markagailuan, Markelek emandako pasea sarera bidaliz (15. minutuan). Atzean ere lan ona egiten ari zen taldea, aurkariak falta asko atera ditu, baina gehienetan ez dut uste atzelarien errua izan denik. Bergarakoek “txokea” oso ondo bilatzen zuten eta gero antzerkia egiten badakite. Arbitroak ere jokaldi bat, UTZI esatea, askotan adierazi die falta Ordiziakoei, ea hurrengo partidetan epaileak zigortzen duena ez duten errepikatzen, bestela aurkariari erraztasuna ematea da. Hiru eta batekoa Markelek jarri du ateko zuloan Josuk emandako pasea ederki aprobetxatuz .--- BIGARREN ZATIAn ere hasieran baloia bi aldetara ibili da: jokaldia eskubitik Ordiziak eta Raulek aukera (7. minutua), aukera Bergarak baina Ordiziako atezaina ondo (8. minutua)… Lau eta batekoa Albertok egin du Garazik emandako paseaz baliatuz (13. minutua). Ordizia jokoan nagusi zen eta aukera garbiak sortuz jarraitzen zuen. Honela, jokaldi bikain batean (18. minutuan), hiru aurkari atzean utziz, Garazik jarri du bost eta batekoa, atezainaren aurrean, angulorik gabe, baloia sareetara bidaliz. --- HIRUGARREN ZATIAN gehiago nahi zuten jokalariek eta hasi eta berehala (2. minutuan) Jonek egin du Ordiziaren seigarrena. Jokaldi honetan ere hiru jokalari igo dira erasora, atezainaren aurrean eraso lerro bikaina osatuz: erditik, eskuinetik eta ezkerretik. Ordiziak ondo jokatuz jarraitzen zuen: 8. minutuan Aitorrek langa jo du eta 18. minutuan Haritzek sartu du zazpigarrena (Raulek emandako pasea). Partidaren ondarrean (19. minutuan) Ordiziaren aurkako penaltia adierazi du epaileak (atezainak irteeran ostikada eman dio Bergarako aurrelariari). Aukera hau baliatuz Bergarak bigarrena egin du eta Ordiziaren aldeko (7-2) emaitzarekin amaitu da partida. Aupa mutilak, goazen Gipuzkoako txapelaren bila! Oso zaila badago ere zuek ahal duzu eta. Garaipenean sinesten duenak lortzen du helburua. Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido ORDIZIA-BERGARA 9-5-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas