You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 20. Jardunaldia. 2010-5-8

Comparte

Imagen principal noticia

Taldean zenbait jokalari garrantzitsu falta ziren, KADETEEKIN jokatu behar zutelako. Hala ere itxura bikaina eskaini zuen taldeak: baloia mugituz, batzutan zuzen jokatuz, bestetan tiki-taka, baina inoiz etsi gabe. Lastima atzean egindako huts bati esker markagailuan aurretik jarri izana aurkaria… dena dela, aurrean egindako hutsek baldintzatu zuten emaitza. LEHEN ZATIAko 8. minutuan etorri zen Lagun Onaken lehen gola. Atzean ez zuten elkar ulertu atezainak eta erdikoak, baina bai asmatu Laguneko aurrelariak. Lehen zati honetan Ordiziak askotan jaurti zuen atera, areaz kanpoko jaurtiketak izan baziren ere.--- BIGARREN ZATIAN, hasi eta berehala (3. minutuan), Ordiziak oreka jarri zuen markagailuan. Erditik egindako jokaldia izan zen: Muruak pasea Zoilori eta honek eskuinera Landerri. Azken honek jokaldi bikaina eginez baloia atezainaren aurrean gurutzatu eta sarera bidali zuen. Bederatzigarren minutuan ere aukera garbia izan zuen Ordiziak, baina aurrelariak ez zuen asmatu. Hogeigarren minutura arte beste bi aukera garbi izan zituen Ordiziak eta Lagun ez zen agertu ere egin, baina izan zuen bere aukera. Hogeitahirugarren minutuan ordea ez zuen hutsik egin Lagunek bere aukera garbia, berriro markagailuan aurretik jarriz. Ordiziak ere izan zuen aukera garbirik markagailua berdintzeko, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Landerrek langara bidali zuen baloia 34. minutuan. Atzokoa, galdu behar ez zen partida jokoari dagokionez, baina emaitza jokoak ez du adierazten zoritxarrez eta golak egiten Lagunek asmatu zuen.--- Azken emaitza: Ordizia-Lagun Onak (1-2).---PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas