You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 19. Jardunaldia. 2010-5-1

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIA entxufatuta hasi zuten: gol aukerak sortuz, gora jokalari bat baino gehiago iritsiz,… 19. minutuan Josuri Urolako atezainak bultzakada nabarmena eman zion (nire ustez penalti garbia), baina epaileak ez zuen adierazi. 29. minutuan Mikel Perlinesek ezkerrez ondo errematatu zuen, baina atezainak gelditu zion.--- BIGARREN ZATIAN Urolako zenbait jokalari epailearekin sartzen hasi ziren. Arbitroa txartelak ateratzen hasi zitzaien eta bazirudien partida irabaziko genuela. Atzean, area hertzean gelditutako baloia, ateratzen ez zuten asmatu Ordiziakoek eta errematatzen bikain ibili zen Urolakoa. Ondorioa ez zen oso atsegina izan, Urolaren gola etorri bai zen 11. minutuan. Ordiziak jokalariak kokapenez aldatu zituen eta Urola hamar jokalarirekin gelditu zen taldekide bat epaileak aldageletara bidali zuelako. Egoera ez zen txarra markagailuari buelta emateko, baina berriro beste hutsegite bat (oraingoan atezainak) eta Urolak bere bigarrena egin zuen 26. minutuan. Taldea behera erori zen minutu batzutan, Urolak ederki aprobetxatu zuelarik bere hirugarren gola egiteko korner bat atera ondoren (30. minutuan). Ordiziak ez zuen etsi, gol bat nahi izan zuen, baina hortantxe gabiltza herren. Gola egiten asko kostatzen zaigu eta guri errez sartzen digute. Azken emaitza: Urola-Ordizia (3-0).---PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas