You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-5-2

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIA hasi eta berehala (2. minutuan) Jonek legezko gola sartu du, baina epaileak jokoz kanpokoa dela adierazi du. Aurretik ere beste aukera ezin hobea izan du Ordiziak, baina Arrasateko atezainak (errealarekin jokatzen omen du) partidu bikaina egin du. Ordiziakoak ere (Iñakik) geldiketa bikaina egin du batean, eskerrak. Bosgarren minutuan iritsi da Ordiziaren baliozko lehen gola. Erditik jokaldi bikaina garatu ondoren eskuinera pasea eta ez du barkatu Iraitzek atezainaren irteera ona izan bada ere. Jokoan Ordizia nagusi zen, baina defentsan oso ondo moldatu da Arrasate. Erdialdean jokoa antolatzeko zailtasunak izan ditu Ordiziak Arrasateren lan onagatik. Hamalaugarren minutuan sartu du bere gola Arrasatek. Atzealdean ez dira oso fin ibili eta Arrasateko aurrelariak ederki aprobetxatu du aukera.--- BIGARREN ZATIAN joko ederra egin dute. Jaurtiketak, erdiraketak,… baina markagailua ez da mugitu, beraz emozioz gainezka geunden hirugarren eta azken zatirako .--- HIRUGARREN ZATIAN ere gogoz ekin diote mutilek, jokalariek zeukaten guztia eman dute, jokaldi guztietan asmatu ez badute ere. Normala da… oraindik ikasten ari dira. Rauli falta egin diote (14. minutuan) areatik metro batzuetara, Danelek kokatu du baloia mimoz eta jaurtiketa ikusgarria eginez (baloiak norabidez aldatu du ibilbidean aurrera joan ahala) gol bikaina sartu du. Ordiziak joko berdina eginez jarraitu du, lerro artean baloia mugituz, paretak eginez, laguntzak emanez… Partida bukatu denean denok Eibarrera begira jarri gara, eskerrik asko Gabi deitzeagatik. Bazkariak on egin dit albistea jakin ondoren. Bi partidu faltan taldeko TXAPELDUNAK. Orain Antiguoko eta Dunboarekin batera azken txanpa jokatuko dugu Gipuzkoako txapelaren bila. Ni amesten hasia nago… talde honekin auskalo. Ametsik egin gabe ezin omen da helburuetara iritsi, beraz AUPA mutilak eta segi gogoz entrenatzen. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido ARRASATE-ORDIZIA 2-5-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas