You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 18. Jardunaldia. 2010-4-24

Comparte

Imagen principal noticia

LEHEN ZATIAN jokoz kanpoko jokaldi batean (12. minutuan) aurretik jarri zen Bergara markagailuan. Ordurarte taldea ondo aritu zen , baina golak eta epailearen jarduerak kalte handia egin zion taldeari. Aulkian zein zeuden ikusita lehen zatian eutsi egin behar zitzaion eta bigarrenean aurrea hartu, baina ez zen posible izan. Bergarak beste bi gol sartu zituen, bata 18. minutuan eta bestea 29.ean. Edozein talderentzat ez da erreza hiru goleko aldea iraultzea, baina animoz justu dabilenarentzat zailagoa. --- BIGARREN ZATIAN oso indartsu atera zen taldea. Aulkitik lau jokalari jarri zituen zelaian entrenatzaileak eta asko antzeman zen jokoan. Hiru aukera garbi egin zituzten 15 minututan, baina bat bakarra igo zen markagailura. Xabi Aranburuk sartu zuen Ordiziaren gola Josuk egindako jokaldiaren ondoren (6. minutuan). Lastima, gol batera jarri izan bagina partidari buelta emango genion, baina balitz eta baleo, betiko jaleo…Ondorioa zera da: 18. minutuan bi jokalariri ihes egin eta Bergarak bere laugarrena egin zuela eta ondoren arbitroak emandako falta bati esker, konbinaketa on baten ondoren, bosgarrena egin zuen Bergarak (20. minutuan). Nik pentsatzen nuen partida amaituta zegoela, baina ez, jokalariek ez zuten etsi. Xabik zutoina jo zuen (30. minutuan) eta Josuk gol bikaina sartu zuen 31. minutuan. Lehen zatian 12. minututik aurrera ez bazuten etsi eta bigarren zatian gehiago asmatu bazuten ate aurrean, partida hau ez zuten galduko arbitroa aurka aritu arren. Animo mutilak, hurrengo asteburuan Zumarragara Urolaren aurka. Ea zalegoak erantzuten duen talde bikaina hurbilduz Zumarragara. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas