You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-4-25

Comparte

Imagen principal noticia

Atzean taldea sendo egon zen igandean, erasoan berriz, ezker aldetik errez igotzen ziren ateko zuloraino, baina golak eskuin aldeko erasoetan etorri ziren. Joko bikaina taldeak ezkerraldetik erakutsi zuena. Zorionak Aitor, Danel eta hauekin konbinaketak egiten zituztenei, maila bikainean jokatu zenuten.--- LEHEN ZATIA hasi eta berehala (4. minutuan) Asier Hernandezek langa jo zuen. Taldeak gogotik jarraitu zuen erasoan aukera garbiak sortuz eta Iraitzen erdiraketa sarera bidali zuen Haritzek. Bukaeran (19. minutuan) bere lehen erasoan Lagun Onakek partida berdintzea lortu zuen, baloia ederki gurutzatuz atezainaren aurrean.--- BIGARREN ZATIA ez zuten hasi lehenengoa bezain ondo Ordiziako jokalariek, baina banakako jokaldi onik ikusi genuen. Danelek zutoina jo zuen (10. minutuan) atzetik aurreraino baloia eraman ondoren. Atezainaren aurrean ihes egindako baloia ia sarera bidali zuen Garazik beste aukera batetan.--- HIRUGARREN ZATIAN joko bikaina erakutsi zuen berriro ere Ordiziak, nekearen eragina antzematen bazen ere. Danelek berriro ere zutoina jo zuen, Aitorrek ere atezainaren aurrean aukera garbia,… Garaipenaren gola falta zitzaion Ordiziari eta baita etorri ere. Josuri falta egin zioten eta falta horren erdiraketa bikain errematatu zuen buruz Danelek gola eginez. Azpeitiarrek ere txalotutako gola izan zen 16. minutuan sartutako hau. Beajundaizuela mutilak eta segi horrela! Hurrengoan Arrasatera… Ea Azpeitira bezala zalego talde bikaina joaten garen. Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido LAGUN ONAK-ORDIZIA 25-4-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas