You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-4-18

Comparte

Imagen principal noticia

Bagenuen beldurrik Elgoibarko taldearen jarreraren inguruan joandako partidan gertatutakoa gertatu ondoren eta oraingoan ere berdin… Eskerrak epaileak (Juanitok) berehala arrastoan sartu zituen Elgoibarkoak, bestela ez dakit zer pasatuko zen. Tristea da jarrera hain oldarkorra, kexakorra, errespeto gabea azaltzea 11-12 urteko motikoek. Horregatik nion goian JARRERAZ nagusi Ordizia, beajundaizuela mutilak, segi horrela, futbola ez baita golak egitea bakarrik.--- LEHEN ZATIAN, 8. minutuan, aurre hartu zuen Elgoibarrek falta jaurtiketa batetan egindako gol bikain bati esker, Elgoibarko jokalari batek “corte de mangas” egin zuen Ordiziako entrenatzaile eta aulkiko jokalari guztien aurrean pasatzerakoan, baina ez ditut Elgoibarkoen jarrera itsusi guztiak kontatuko, bestela kronika horren inguruan idatzi beharko nuke. Berehala etorri zen Ordiziaren erantzuna, Iraitzek eskuin aldetik igo eta berdinketaren gola egin zuen minutu batetara. Handik bi minututara, Ordiziak bere bigarrena sartu zuen Raulek aurkari batzuk atzean utzi ondoren. Emaitza honekin joan ginen atsedenaldira.--- BIGARREN ZATIA erabat Ordiziarena izan zen, aukera guztietan asmatu ez bazuten ere: jokaldi bikainak, jaurtiketak,… Elgoibarrek atera zuen taldea erraz menderatu zuen Ordiziak bigarren zatian, askotan gertatzen den bezala. Xabi, Haritz, Danel eta Ugaitzek (3, 9, 12, eta 14. minututan urrenez urren) sartu zituzten Ordiziaren golak markagailua 6-1 Ordiziaren alde jarriz.--- HIRUGARREN ZATIAN joko sistemaren aldaketa egin zuen prestatzaileak, 3-3-1 jarriz zelaian. Emaitza oso aldekoa zen, baina Ordizia ez zen konformatzen eta Garazik zazpigarrena sartu zuen 5. minutuan. Hemendik aurrera lasaiago jokatu zuen Ordiziak, Elgoibarren bigarren gola etorri zelarik. Hurrengo aste buruan Lagun Onaken aurka daukagu Azpeitian. Aurreko astean Bergararen aurka galdu egin zuten, baina talde bikaina daukate Azpeitiarrek. Ea lehen postu horri eusteko gauza zareten mutilak! Aupa Ordizia! PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN. Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu.

ALEVIN Partido ORDIZIA-ELGOIBAR 18-4-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas