You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ZUN,ZUN,ZUN… ORDIZIA TXAPELDUN!!

Comparte

Imagen principal noticia

Apirilaren 2an, goiz eta arratsaldez, jokatu zen alebin torneoa . Goizetik haizea nahiko fin ibili zen, baina arratsaldez tenperatura bikainarekin.---- PARTE HARTZAILEAK: A MULTZOA: Eibar, Arrasate, Sanse eta Ordizia. B MULTZOA: Zarautz A, Aretxabaleta, R. Union eta Añorga. C MULTZOA: Urola, Athletic (alebin txiki), Arnedo eta Tolosa. D MULTZOA: Erreala, San Marcial, Euskalduna eta Zarautz B.----- SAILKAPEN FASEA: Multzo bakoitzean 15 minututako hiru partida jokatu zituen talde bakoitzak eta lehen bi sailkatuek lortzen zuten arratsalderako sailkapena. Ordiziak bere lehen partida Sanseren aurka jokatu zuen. Aukera garbiak asmatu gabe utzi ondoren, zeronako berdinketarekin bukatu zen.---- Bigarren partida Eibarren (ligan Ordiziaren borreroa azken partidan) aurka jokatu zuen eta aukera garbiegirik sortu gabe, zerona berdinduta, bukatu zen neurketa.---- Hirugarren partida Ordiziak irabazi egin beharra zeukan azken fasera pasatzeko eta aurkariak, Arrasatek, berdinketa nahikoa zuen. Partida amaitzear zegoenean,Jonek,atezainak lehenengotik eskutan hartu ez zuen baloia sareetara bidali zuen. Hura poza motiko , entrenatzaile eta ikusleen artean!--- Sailkapen fasea gol bakar bat sartuz gainditu genuen, aurka ordea, bat bakarrik ere ez ziguten egin eta atzelari batek jokatu zuen atezain lanetan. BEAJUNDAIZUELA mutilak.---- Jokalari eta teknikoak antolatzaileek Zarauzko elkarteetan banatu zituzten bazkaria dohain emanez. Jarraitzaileek herriko tabernatan txokoa aurkitu zuten sabela betetzeko asmotan. AZKEN TXANPA: Arratsaldean lehen partida Arnedoren aurka jokatu zuen Ordiziak. Penaltietara erabakiko zela etsita geundenean Igorrek, eskuin aldetik jokaldi bikaina eginez, partidaren ondarrean Ordiziaren gola egin zuen. Jada azken erdietarako sailkatuta geunden.---- Azken erditan, Añorgaren aurkako partidan, korner bat atera ondoren lortu zuen Ordiziak bere gola Danelen erremateari esker. Ordiziak golik jaso gabe jarraitzen zuen eta horrek defentsa lanetan taldea oso bikain zebilela esan nahi du.---- Finalean hamar minututako bi partida Tolosaren aurka jokatu ondoren, golik gabe bukatu zen partida. Gol aukerak egon ziren, baina atezainaren aurrean ez zuten asmatu jokalariek edo atezainek asmatu zuten jokalarien aurrean. Azkenean behintzat penaltietara erabakiko zen txapelduna. Ordiziak botatako hiru penaltiak sartu zituen (Danel, Haritz eta Ugaitz), Tolosak berriz bere bigarrenean Ordiziaren atezainarekin topo egin zuen eta hura ZORAMENA… bati baino gehiagori malkok atera zitzaizkion emozioaren emozioz.---- Azken sailkapena: 8. Arnedo, 7. Erreala, 6. Arrasate, 5. Euskalduna, 4. Añorga, 3. Zarautz, 2. Tolosa eta TXAPELDUNA ORDIZIA. Atezain onenaren sari berezia Añorgako Iker Martinentzat izan zen.---- ZORIONAK mutilak eta segi aurrera talde lanean entrenatzaileek emandako aholkuak jarraituz. ZUN,ZUN,ZUN… ORDIZIA TXAPELDUN!!

ALEVIN Torneo Jose Angel Iribar 2-4-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas