You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-3-28

Comparte

Imagen principal noticia

Lehen zatiaren erdian gindoazenean Ordiziako atzeko lerroan galdutako baloia ederki baliatu zuen Eibarrek bere lehen gola egiteko. Handik bost minututara, jokaldi bikain bati esker (buruz pasea taldekideari) bere bigarrena sartu zuen Eibarrek. Partida aldapan gora jarri zitzaion Ordiziari, baina aukerei dagokionez gehiago zen Ordizia, itxaropenik galdu gabe jarraitzen genuen.--- Bigarren zatia hasi eta berehala atzean galdutako baloia sarera bidali zuen Eibarrek hirugarren gola eginez. Ordiziak joko ona eta aukerak eginez jarraitzen zuen, baina gola Eibarrek zeukan atzoko egunean. Zazpigarren minutuan bere laugarrena sartu zuen Eibarrek. Orduan etorri zen Ordiziaren erabateko menperatzea hamar minututan (bigarren zatia amaitu arte), golik sartu ez arren. Atzo ez zen aurreko lerroaren eguna.--- Laugarren zatian gogotsu jardun zuten Ordiziako jokalariek, gola ordea hamargarren minutuan etorri zen Garaziren oinetatik. Partidari buelta emateko aukera askorik ez zegoen, halere Ordiziakoak gogotsu saiatu ziren azken segundura arte. Orain arteko partidetan baino korner gehiago atera zuten atzokoan Ordiziakoek. Azken emaitza: Ordizia-Eibar (1-4).--- Partidu ona ikusi genuen, baina Ordiziaren aldetik bikainak ikusten ohituta geundenez… Lastima! Baloiak sartu nahi ez duenean ez da sartzen eta kito! Ez zaio buelta gehiegirik eman behar.Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido ORDIZIA-EIBAR 28-3-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas