Ordiziak sei gol egin zizkion Bergarari, Bergarak ordea bi besterik ez Ordiziari eta sei jokalari ezberdinek sartu zituzten Ordiziaren golak, baina partiduko jokalaririk onena Josu Zezeaga (Bergarako lau zenbakidun jokalaria) izan zen. Hausnar dezagun…
22 de Marzo de 2010
Defentsa lanean sendoak izaten badakigu, bestela ez genuke jokalari distiratsu bat edo talde lanean bere jokoa oinarritzen duen talderik geldituko (adibidez Arrasate taldea). Erasoan ere talde guztiak parte hartzen du, taldeko jokalari bat bakarrik ere ez dago golik egin gabe. BEAJUNDAIZUELA mutilak! Segi horrela!---
Partidaren kronikari dagokionez, Ordiziak bi aukera garbi egin zituen lehen hogei minututan, baina golik gabe bukatu zen lehen zatia. Bergara ondo aritu zen Ordiziaren jokoa mozterako orduan, zenbait momentutan “egurra eman” bazuten ere.--- Bigarren zatian (zazpigarren minutuan) Garazik egin zuen Ordiziaren lehen gola, ate aurrean gelditutako baloia sareetara bidaliz. Handik bi minututara Aitorrek egin zuen Ordiziaren bigarrena, Garazik emandako pasea makilartean sartuz. Berahala, bi minututara (11. minutuan), Bergarak bere atean sartu zuen Iraitzen presioari esker, Ordiziaren hirugarrena.---
Hirugarren zatia hasi orduko (lehen 5 minututan) Bergarak bi gol egin zizkion Ordiziari markagailuan hurbilduz, baina hurrengo bost minututan beste bi egin zituen Ordiziak taldearen lasaitasunerako. Ordiziaren laugarrena Haritzek egin zuen talde lanean oso bikain baloia aurrera eraman ondoren, atezainaren aurrean ondo asmatuz. Ordiziaren bosgarrena Ugaitzek sartu zuen, korner jaurtiketa baten ondoren ederki errematatuz. Partidaren amaieran, areaz kanpoko jaurtiketa bikain baten ondoren, Albertok azken emaitza jarri zuen markagailuan. Bergara-Ordizia (2-6) Ordiziaren aldekoa.
PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.