Urtarrila ezkero atzeratutako partidan, espero bezala, Ordizia errez nagusitu zitzaion noraezean dabilen Urkiri. Hasieratik bukaerara jokoa Ordiziak jarri zuen, Urki 5-0 gailenduz.
20 de Marzo de 2010
Partida hau ikusteko aukerarik izan ez arren, bertan izandako jokalari batek esandakoak bilduko ditut kronika honetan. ---
Lehenengo zatiaren hasieran sartu zuen Ordiziak bere lehen gola korner bat atera ondoren (Josuk 5. minutuan). Ordiziaren bigarren gola falta jaurtiketatik etorri zen (Jorge) eta hirugarrena Josuk egin zuen berriro ere lehen zatiaren amaieran.---
Bigarren zatiak kolore bakarra izan zuen eta lehen zatiaren berdina, Ordiziarena. Hasi eta berehala Josuk bere hirugarren gola sartu zuen atezainaren aurrean banakako jokaldi bikain bati esker. Ordiziaren azken gola Jon Aiestaranek penaltiz sartutakoa izan zen, bigarren zatiaren erdialdean.
PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.