You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (Txapeldunen fasea). 2010-3-19

Comparte

Imagen principal noticia

Lehenengo zatiko hasierako hamar minututan jokoa eta aukerak Ordiziak izan zituen: Jonek zutoinera , baloia Ordiziak , aukera gehienak eta garbienak gure taldearenak, … baina golik ez zuten sartzen. Denbora aurrera joan heinean Elgoibarrek ere eraman zuen arriskua Ordiziaren ate aldera, baina ez zuen Ordiziak zuen sendotasunik azaltzen.--- Bigarren zatian antzeko jokoarekin hasi zen Ordizia eta oraingoan bai… Haritzek eskuin aldetik jokaldi bikaina eginez gol ederra egin zuen. Zati honetan aukera garbi bat huts egin zuen Elgoibarrek baloia ate aurrean gora botaz, eskerrak… Dena dela, zati hau ere Ordiziarena izan zen joko eta emaitzari dagokionean.--- Hirugarren zatian partida poltsikoratu zuen Ordiziak. Laugarren minutuan Xabik jaurtiketa bikain bat eginez Ordiziaren bigarren gola sartu zuen. Aukera garbiak sortuz jarraitu genuen eta hamabigarren minutuan Aitorrek, atezainak ondo hartu gabeko baloia, sarera bidali zuen Ordiziaren hirugarrena (12. minutuan) eginez. Aldaketak etorri ziren, partida erabakita zegoela zirudien, baina Elgoibarrek bi gol egin zituen (16 eta 18. minututan) eta Ordiziako entrenatzaileak berriro aldaketak egin zituen atzealdea sendotze arren. Azkenean partida amaitzeko desiratzen Ordiziako jarraitzaileak.--- Azken emaitza: Elgoibar-Ordizia (2-3) Ordiziaren aldekoa.--- Segi horrela mutilak eta lidergora iristea bezain zaila da bertan mantentzea, jarraitu talde lanean. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

ALEVIN Partido ELGOIBAR-ORDIZIA 19-3-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas