You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (T.F.). 2(3). Jardunaldia. 2010-3-14

Comparte

Imagen principal noticia

Lehenengo zatian Ordizia baloia atzetik aurrera botaz, erdialdeak parte hartu gabe, jokatuz hasi zen, baina berehala azaldu zuten erdialdeko jokalariek baloia mugitzeko grina. Hamargarren minutuan Albertok sartu zuen Ordiziaren lehen gola jaurtiketa bikain bati esker.--- Bigarren zatian, hasieran, Ordiziak erabat menperatu zuen jokoa eta Garazik (5. minutuan) atezainaren aurrean etxeko taldearen bigarren gola egiten asmatu zuen. Bazirudien Ordiziak markagailuan zuloa irekiko zuela, baina ez zuten asmatu gol gehiago egiterako orduan.--- Hirugarren zatian (5. minutuan) Arrasatek bere gola egin zuen atzealdeko hutsari esker, baina Ordiziaren erantzuna denbora gutxira etorri zen. Hamaikagarren minutuan falta jaurtiketa on bat baliatuz sartu zuen Danelek taldearentzat hirugarren gola. Azken emaitza: Ordizia-Arrasate (3-1).--- Elgoibarren aurkako atzeratutako partida Martxoaren 19an, goizeko hamaiketan, jarri dute.--- Segi horrela mutilak eta ez ahaztu, sekretua… talde lanean ondo moldatzea dela. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN. Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu.

ALEVIN Partido ORDIZIA-ARRASATE 14-3-10

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas