You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 13 (15). Jardunaldia. 2010-3-13

Comparte

Imagen principal noticia

Lehenengo zatian gogotsu ekin zioten partidari bi taldeek, baina aukera garbirik ez zen ikusten berdegunean hamargarren minuturarte, kornerra atera ondoren, Aloñak aukera garbia izan zuelarik. Hemendik aurrera eta lehen zatia amaitu arte Aloñakoek beste bi aukera garbi izan zituzten (bata ezkerreko zutoinera eta bestea Andoniren gelditua). Ordiziak ere gol aukera garbia sortu zuen Julenen burukada bati esker. --- Bigarren zatian, hogeigarren minutuan, Josuk jaurtiketa bikaina egin zuen, baina Aloñakoen atezainak egindako geldiketari esker, markagailura ez zen igo aukera hori. Berehala, (23. minutuan) area ertzean hartutako baloia ondo jaurtiz, Aloñak bere gola egin zuen eta bi minututara beste aukera garbi bat sortu zuten Aloñakoek… Azkenean, partidaren bila joan arren, esku hutsik etorri behar izan zuten Ordiaziakoek. Azken emaitza: Aloña Mendi - Ordizia (1-0) Ordiziaren kaltetan. PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas