You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK (T.F.).1. Jardunaldia. 2010-3-7

Comparte

Imagen principal noticia

Ordiziak 9. minutuan aurre hartu zuen markagailuan aldaratze batez ederki baliatu zelarik Jon aurrelaria. Lagun Onakek erditik atera orduko etorri zen Ordiziaren bigarrena Jonek lapurtutako baloiari esker. Azpeitiarrek ere aukerarik izan zuten, baina ez zuten asmatu atezainaren aurrean. Lehen zatiaren amaieran (19.minutuan) sartu zuen Jonek Ordiziarentzat hirugarren gola, kornerra atera ondoren.--- Bigarren zatia hasi eta berehala (2. minutuan) Ordiziak laugarrena egin zuen Garaziren ehizarako trebetasunari esker, Lagun Onakeko atezainari ihes egin bai zion aurre hartantxe. Ordiziaren bosgarrena ere Garazik sartu zuen, atezainaren aurrean tenple ederra erakutsiz.--- Hirugarren zatian, Ordiziari hesia kokatzeko betarik eman gabe, falta bat bizkor ateraz egin zuen Lagun Onakek bere lehen gola (9. minutuan). Ordiziak berehala erantzun zion (13. minutuan) bere seigarrena sartuz atzealdean lapurtutako baloia sareetara bidaliz (Garazi). Bazirudien partida honela amaituko zela, baina Lagun Onakek beste bi gol sartu zituen. Bata atzealdean lapurtutako baloi bat sareratuz eta bestea penaltiz.--- Azken emaitza: ORDIZIA - LAGUN ONAK (6-3). Banakako jokaldi bikainak ikusteko aukera izan genuen, baina Ordiziaren jokoa talde lanean oinarritu zen eta golak ere horri esker etorri ziren. Segi horrela mutilak!!!---Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu.

ALEVIN Partido ORDIZIA-LAGUN ONAK 7-3-10
PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “ALEBINAK” IKONOETAN.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas