Ondo jokatu zuten momentu gehienetan Ordiziako jokalariek eta emaitza ere, oraingoan, gure aldekoa suertatu zen. Atepetik baloi pare bat atera zituzten Ordiziarrek, baina joko eta aukerei dagokionean nagusi izan ziren orokorrean.
01 de Febrero de 2010
Markagailuan hiru eta zero aurretik jarri ziren Ordiziarrak lehen 35 minututan (2. zatiaren erdirako) Albertok, Aitorrek eta Garazik sartutako golei esker. Ez da ahaztu behar taldeak orokorrean ondo defendatzen zuela, hau da, behera laguntzera jokalari gehienak etortzen zirela. Bigarren zatiaren amaieran Eibarrek bi gol eginez, markagailuan hurbiltzea lortu zuen, baina hirugarren zatian beste bi gol eginez (Aitor eta Igor) Ordizia nagusitu zen. Azken emaitza: Ordizia - Eibar (5-2) Ordiziarren aldekoa.