Ordizia k.e 4 - Ostadar f.t 3
31 de Enero de 2010
Kopako bigarren jardunaldi honetan, neskek etxean jokatu dute beraien neurketa Lasartekoen aurka. Lehen minutuan aurreratu dira urdinak markagailuan Ane Urteagaren golari esker, eta hurrengo minutuetan nagusi izan dira 3-0ekoa lortzera iritsiz( Naroaren golak ). Atsedenera iritsi baino lehenago Ostadarkoek baloia Ordiziarren atean sartzea lortu dute .3-1. Bueltakoan, jokoan hasi eta minutu gutxira 3-2koa lortu dute kanpokoek, eta 3-3an jartzera iritsi dira. Jokoa, ez da batere samurra izan, askotan izan dira neskak lurrean eta lesionaturen bat ere izan da, hala ere amaierarako 10 minutu geratzen zirenean iritsi da 4-3koa, berriz ere Naroak sartua. Ezin da esan partidu ona izan denik baina oraingoan ere 3 puntuak gure neskentzako izango dira. Kopa hasiera honetan bi garaipen lortu dituzte,espero dugu honela jarraitzea. ANIMO NESKAK!!!