You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

1.Erregionalaren garaipena Altamiran

Comparte

Imagen principal noticia

Partidu garrantzitsua zen urdiñentzat, aurreko asteburuan Alegi aldetik porrota ekarri zutenez,ondo jokatu zuten arren.Jokalari asko falta zituzten, lesioak zirela eta bainan animotsu hartu zuten partidua eta hiru puntuak lortzea buruan zutela atera ziren Altamira futbol zelaira. Partidua hasi eta minutu batera, eskubi aldetik jokaldia egin eta porteroak urrundu eta gero Igor Molinak gola lortu zuen, 1 eta 0-koa jarriz.Oraindik jendea ailegatzeko zegoen. Ordiziarrak nagusi ziren partiduan,baina hernaniarrak ez ziren uzkurtu eta haien aukerak izan zituzten,baina atzelariak gogotsu eta ondo egon ziren. Lehenengo zatia parekatua joan zen baina jokaldi on batean Garik bigarrena sartu zuen urdiñentzat,2-0. Bigarren zatirako Hernaniarrak gora egin zuten baina hala eta guztiz ere, ordiziarrak gehiago ziren partiduan eta jokoan ere. Hirugarrena sartzeko aukera asko izan zituzten ordiziarrek baina ez zuten suerterik izan ate aurrean. Bigarren zati erdi aldean, jokaldi polit baten ondorioz Jokin Iturriozek hirugarren gola sartu zuen eta partidua irabazita uzten zuten Ruben eta Javiren mutilak. Partidua horrela bukatu zen eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Ordiziarren jokoa ona izan zen eta horrela jokatzen badute, denboraldia bukaeran ikusiko da baina hortxe egongo dira goiko postuetan.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas