You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 7. Jardunaldia. 2010-01-23

Comparte

1. Zatian (6. minutuan) bandatik atera eta jokaldi nahasi baten ondoren baloia area hertzean hartu zuen Beñat Muruak. Atezainaren irteeraren aurrean baloia ezkerreko zutoinera gurutzatu eta Ordiziaren lehenengo gola sartu zuen. Ordiziak aukera garbiak eduki zituen markagailuan aldea ezartzeko, baina baloia ez zen sartzen hiru makilen artean. Ordiziaren bigarren gola (32. minutuan) falta jaurtiketa bat atera ondoren Ibai Jauregik sartu zuen, lehenengo zutoinaren ondotik. Denboraz kanpo Urolak bere lehen gola egiten asmatu zuen falta jaurtiketa bikain bati esker.----- 2. Zatian Ordiziaren hirugarrena (7. minutuan) Josuk egindako jokaldi bikaina, Xabi Aranburuk ederki errematatuz etorri zen. Berehala (12. minutuan) Josuk Ordiziaren laugarrena sartu zuen kontraeraso azkar eta on baten ondoren. Ordiziak aukera garbiak izan zituen gol gehiago egiteko, baina markagailua ez zen mugitu. Partiduaren azken minutuak Ordiziak hamar jokalarikin jokatu zituen. Aldaketa guztiak eginak zituen Ordiziak eta Lander lesionatu zen, baina ez zegoen inor aldatzeko.Hala ere, 10 jokalarikin, partiduari ondo eutsi zion Ordiziak.--- Azken emaitza: Ordizia-Urola (4-1) Ordiziaren aldekoa. Ordiziak atzean oso seguru jokatu zuen eta erdialdean aurkariaren jokoa puskatzen ederki asmatu zuen, gainera golak egin zituen… Beajundaizuela mutillak, segi horrela!!

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas