Bukaeran sufritzea tokatu zitzaion Ordiziari, atzealdeko hutsegite eta aurrealdean aukera garbiak ez asmatzeagatik. Lehenengo lauen artean sartzeko aurkari batek aukera gutxiago du, baina Ordiziak ere ez dauka eskuratuta oraindik.
19 de Enero de 2010
1. Zatian Ordiziak markagailua bideratzea lortu zuen. Aitorrek albotik jokaldia egin eta Xabi Zabalari pasatu ondoren, honek gola egin zuen(15. minutuan, 0-1). Handik hiru minututara Raulek eskuadratik gol bikaina egin zuen Ordizia (0-2) aurretik jarriz.---
2. Zatian Ordizia nagusi zen jokoan, baina ez zuen asmatu baloia sareratzen eta Beasainek bere lehen gola egin zuen (1-2) atzealdeko hutsegite bati esker.---
3. Zatian, kontraeraso batetan, Ordiziak (5. minutuan) bere hirugarrena sartu zuen Josuren jokaldi bati esker (1-3). Pozak ez zuen denbora luzez iraun, Beasainek bi minututara bere bigarrena sartu zuelako penaltiz. Ez zen penalti argia, baina epaileak adierazi zuenez... ---
Azken emaitza: Beasain-Ordizia (2-3) Ordiziaren aldekoa. Partidako argazkiak ikusteko irudian klikatu.