Abenduaren 23 eta 24an Zubietan bata eta abenduaren 29an Ordizian bestea, ospatu dira alebinen torneoak. Zubietan, putzu tartean, joko nahasia izan zen nagusi. Ordizian joko bikaina eta futbolerako eguraldi onarekin ospatu dugu Torneoa.
29 de Diciembre de 2009
ZUBIETA, abenduak 23: ----------------------------------------------------------
1.Partidua: Dunboa-Ordizia (1-0). Joko nahasia orokorrean partiduan zehar bi taldeen aldetik, baina azken minutuan Dunboak eginiko golak emaitza bere alde jarri zuen. Dunboak penalti bat huts egin zuen.---
2.Partidua: Ordizia-Sanse (0-2). Ordiziak torneoan jarraitzeko aukerarik gabe ekin zion partida honi eta emaitza animoaren parekoa izan zen. Sanseren lehen gola atetik atera eta lapurtutako baloi batetatik iritsi zen. Bigarrena jaurtiketa batetan atezainak baloia bereganatu ezin eta ondoren galduta zegoen baloira azkarrago iritsita sartu zuen aurkariak.---
Azken fasera pasatzeko aukerarik gabe, burumakur, taldea etxera bueltatu zen.----------------------------------
ORDIZIA, abenduak 29: Santander Txapeldun eta Ordizia Hirugarren.---------------
1. Partida: Ordizia-Beasain (1-0). Lehenengo zatia nahiko orekatua izan da joko eta aukeretan, baina Ordiziak asmatu du gola egiten Josebaren burukada eder bati esker. Bigarren zatian Ordiziak aukera garbi asko izan arren ez du gola egiten asmatu. Beasainek ere antzeko fruitua atera die bere aukera garbi apurrei bigarren zatian.-----
2. Partida: Erreala-Ordizia (2-0). Ezin izan dute Erreala mendean hartu. Jokoari dagokionez, zerbait gehiago merezi zuten Ordiziako mutilek, baina futbolean golek agintzen dute.---------------------------------------------------------------------------
Sailkapena lehen fasean honela gelditu da:
A taldea: lehenengo Erreala, bigarren Ordizia eta azkena Beasain sailkatu dira.----
B taldea: lehenengo Santander, bigarren Tolosa eta azkena Zarautz sailkatu dira.----------------------------------------------------------
Azken sailkapena Ordiziako torneoan:
- 5. eta 6. postuak: Beasain-Zarautz (2-1). Beasain bosgarren, Zarautz seigarren.---
- 3. eta 4. postuak: Ordizia-Tolosa (2-1). Tolosa markagailuan aurretik jarri da, baina Garaziren bi golei esker Ordiziak aurre hartu du markagailuan. Ordizia hirugarren eta Tolosa Laugarren. Zeinek esan Tolosak Ligan 8-0 irabazi zigula, beajundaizuela mutilak!---
- 1 eta 2. postuak: Santander-Erreala (4-0). Santanderrek, torneo guztian bezala, Joko bikaina erakutsiz erreala mendean hartu du. Erreala gol bat egin nahian ibili da, baina ez du asmatu. Santander Txapeldun, Tolosa bigarren. Eskerrik asko antolatzaile eta laguntzaile guztiei honelako ikuskizun bikaina eskeintzeagatik.