Azaroaren 28an Ordiziak Anaitasunaren aurkako partida aurrera atera zuen. Lehenengo zatian menperatu arren, aukera garbi askorik ez zuten sortu Ordiziakoek. Bigarren zatia ordea, erabat Ordiziarena izan zen.
30 de Noviembre de 2009
1. zatian, bukaeran, sartu zuen gola (34.minutuan) Ordiziak, albotik egindako erdiraketa baten ondoren, Julen Casadok baloia sareetara bidaliz.----
2. zatian Xabi Aranburuk jaurtiketa ederra egin zuen (5. minutuan), baloia atezainaren gainetik harrotu eta Ordizia 2-0 aurretik jarriz. Partidaren kontrola Ordiziak bere gain zuenean Anaitasunak gola sartu zuen (14. minutuan), falta batetik egindako jaurtiketa batekin. Berehala Ordiziaren erreakzioa etorri zen eta Beñat Muruak Ordiziaren hirugarrena egin zuen (17. minutuan), baloia atezainaren gainetik loratuz. Partidaren hondarrean (34. minutuan) Iker Goitiak Ordiziaren laugarrena lortu zuen, falta batetik egindako jaurtiketa indartsu bati esker. Azken emaitza: Ordizia- Anaitasuna (4-1) Ordiziaren aldekoa.---
Bi partida, bi garaipen Kopan… ez dago gaizki mutilak, baina segi gogoz entrenatzen!