Berdinketarekin bukatu zen azaroaren 29an Urolak eta Ordiziak jokatutako partidua. Partiduan zehar, Ordiziarrek, jokorik onena 2. zatian egin zuten, baina atzealdeko hutsegiteek eraman zuten aldeko emaitza berdinketara.
30 de Noviembre de 2009
1. zatian hasi eta berehala sartu zuen gola (2. minutuan) Ordiziak kornerretik atera ondoren, Albertoren jaurtiketa bati esker. Handik bi minututara (4. minutuan) berdindu zuen Urolak, opari beti esker. Urolak (12. minutuan) aurre hartu zuen, Ordiziak bere atean sartutako gol bati esker.---- 2. zatian ere bigarren minutuan sartu zuen gola Ordiziak, markagailuan 2-2ko emaitza jarriz, Hau ere kornerretik atera ondoren, oraingoan golegilea Danel izan zelarik.. Xabik egin zuen Ordiziaren hirugarren gola (13. minutuan) jaurtiketa eder bati esker, berriro taldea aurretik jarriz markagailuan 3-2.---- 3. zatia hasi orduko (1. minutuan) Ordiziak bere laugarrena sartu zuen, Josuk egindako jaurtiketa on bati esker. Partidua erabakita zegoela esan zitekeen, baina Urolak bi gol sartu zituen (12 eta 18. minututan). Azkeneko gola ere hutsegite batetik sartu ziguten, beraz opari asko aurkariari egindakoak igandean.
Azken emaitza: Urola-Ordizia (4 - 4).----
Animo mutilak, ikasteko garaia da eta pixkana joango zarete puntuan jartzen. Saiatu gogoz entrenamenduetan! Partidoko argazkiak ikusteko irudian klikatu. Argazki gehiago MULTIMEDIA-DIAPOSITIVAS.