You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

INFANTILAK-KOPA. 1. Jardunaldia. 2009-11-22

Comparte

1. zatian min handia egin zuen Josuk, bere abiadura Ilintxako atzelariena baino handiagoa zelako. Bi gol egin zituen 3 eta 12. minututan. Ilintxako entrenatzaileak atzean jokalari azkar bat jarri zuen Ordiziako aurrelaria markatuz eta aurrerantzean joko taktikaz aldatu beharrean aurki zen Ordizia. Dominatzen jarraitu zuen Ordiziak eta hirugarren gola egin zuen Iker Liebanak (16. minutuan). Ustekabean bi gol egin zituen Ilintxak (20 eta 23. minututan): bata Ordiziako atezainak atera orduko eta bestea kornerretik. Kornerretan gure atezainari falta egiten zioten Ilintxakoek, baina arbitroak ez zuen adierazten. Lehen zatian Ordiziak beste gol bat sartu zuen Ibai Jauregiren jaurtiketa bonbeatu bati esker. Lehen zatiko emaitza: Ilintxa-Ordizia (2-4). 2. zatia hasi eta gutxira (8. minutuan), Ilintxak, tartea gutxitzea lortu zuen bere hirugarren gola sartuz, falta jaurtiketa batetan. Ordiziak joko hobea egiten jarraitu zuen, aukera garbiak ere bai, baina ez zuen asmatu gola egiten. Bukaeran sufritzea tokatu zitzaigun eta eskerrak atezainak azken minutuan egindako gelditu bikainari. Azken emaitza: Ilintxa-Ordizia (3-4) Ordiziaren aldekoa. Jokoan konbinaketa ederrak egin zituzten Ordiziako jokalariek partiduan zehar, nahiz batzutan presaka antzean ibili. Animo mutilak!

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas