You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. 4. Jardunaldia. 2009-11-22

Comparte

Imagen principal noticia

1. zatian bi taldeek izan zituzten aukera garbiak, baina Hernanik asmatu zuen gola egiten (15. minutuan). Ordiziako jokalariak lotuta jokatu zuten zati honetan. Lehenengo zatiko emaitza: Ordizia- Hernani (0-1). 2. zatian hasi eta berehala gola egiten asmatu zuten Ordiziakoek (3. minutuan) eta gol gehiago egiteko aukerak ere izan zituzten. Bigarren zatiko emaitza: Ordizia- Hernani (1-1). 3. zatian gol festa eta Ordiziak aukera garbi ugari izan zuen. Ordiziak hiru gol sartu zizkion Hernaniri (4, 12 eta 13. minututan), markagailuan 4-1 aurretik jarriz. Hernanik aldea murriztea lortu zuen 15. minutuan bere bigarren gola eginez. Ordiziaren golak: Haritz (1), Raul (2) eta Aitorrrek (1) sartu zituzten, taldeko gainerako jokalarien laguntzaz. Sailkapenean gorantz abiatu da Ordiziako taldea eta ea norabide honetan jarraitzen duen. Hala ere, ez da ahaztea komeni honako hau: jokalariak futbolaren oinarrizko arauak ikasten joatea, emaitzak baino garrantzizkoa da kategoria honetan. Tolosa taldea, joko eta emaitzei dagokionean, gainerakoen goitik dagoela ikusten da, baina bere atzetik doazenak, taldetxo bat, antzera dabiltza jokoz. Animo mutilak! Partidoko argazkiak ikusteko irudian klikatu.

Partido ORDIZIA-HERNANI 22/11/09

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas