You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Senior neskek ere galdu egin dute bederatzigarren jardunaldian

Comparte

Imagen principal noticia

2009/11/15 Intxaurdi k. e 6 - 0 Ordizia k.e Azken jardunaldi honetan gure neskek ez dute punturik lortu Intxaurdikoen aurka. Taldean zenbait jokalarik ezin izan dute neurketara joan eta Garazi eta Eider kadeteak igo dira seniorrekin partidua jokatzera. Esan beharra dago lan txukuna egin dutela biek,oso ondo neskak! Aldez aurretik partidu gogorra izango zela bagenekien, eta donostiarrak urdiñak baino gehiago izan dira neurketa guztian zehar. Hala ere gure neskek ahal izan dutena egin dute amaierararte, azken minutuetan kontura ez zetorren joko zikina sufritu arren. Datorren astean ez dute partidurik jokatuko,baina hurrengo jardunaldiaren prestaketan buru belarri ekingo dira, Tolosaren aurkako beste neurketa zaila baitute aurrez aurre. Espero dugu gaurko emaitza txarrek ez diezaietela animoak kendu aurrera gogor ekiteko. Zorte on neskak eta aurrera! Aupa Ordizi!

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas