JOKOZ KANPO ANTZEZLANA
Badakigu futbola ez dela joko bat baino, non hamaika pertsonak baloi bat bultzatzen duten hankez, zelai baten amaieran dagoen ate batetik pasarazteko helburuarekin. Ikastetxeko taldetik kanpo uzten gaituztenean jokoa izateari uzten dio eta amaieraren hasiera bihurtzen da. Futbolak milaka pertsona aldi berean hunki edo hondora daitezen lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den per¬tsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du. Partida bakoitzak ia bi ordu behar ditu emaitza batera hel¬tzeko. Ez da erraza ordu batean laburbiltzea. Borobil Teatroak ibilbide luzeko profesionalak diren bere hiru protagonistei esker egingo du, eta futbolak ematen dizkigun bizitzako ikasgai sakon eta ugariei esker: “futbola futbola da” eta “futbola horrelakoxea da”. Futbolak funtzio bat merezi zuen, irribar batez kontatua. Antzerki-zelaiak partida historikoa behar zuen, erraietatik kontatua. Kirolari gazteen gurasoek zein kirolariek ez lukete galdu beharko antzezlan dibertigarri eta hezigarri hau. Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota. Konpainia: Borobil Teatroa Antzezlan hau Ordiziako Herrri Antzokian ikusgai izango degu datorren irailak 13an, arratsaldeko 19 tan, Ordizia K.E.ak bere sorreraren 75. Urteurrenaren ospakizunen artean. Ezinbestekoa degu Real Sociedad Fundazioa aipatzea bereziki, beraiei esker, antzezlan hau antolatu degulako
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.