Ekaitza nagusi izan dugu gaur (2009ko azaroak 8) Beasaingo herrian, baina Ordiziako jokalariek gogoz ekin diote Euskaldunaren aurkako partidari. Animoak gaixorik dauden jokalari guztientzat lehenbailehen senda daitezen.
08 de Noviembre de 2009
1. zatia hasi eta berehala (6. minutuan) hartu du aurrea Ordiziak, handik pixka batetara (12. minutuan) beste gol bat sartu dute gure mutilek markagailuan 0-2 aurretik jarriz. Euskaldunakoek partida berdintzea lortu dute lehen zatiaren amaieran minutu batean bi gol eginez (19 eta 20. minututan). Ordiziak partida kontrolpean eduki arren, bukaeran Euskaldunak berdintzea lortu du. Lehenengo zatiko emaitza: Euskalduna-Ordizia (2-2).
2. zatian ere atera orduko sartu dute Ordiziakoek hirugarrena (2. minutuan), baina zoritxarrezko jokaldi batetan Euskaldunak berdindu egin du partida. Eguraldiak ez zuen laguntzen askorik. Zelaian baloia edozein tokitan putzutan gelditzen zen jokaldia moztuz. Bigarren zatiko emaitza: Euskalduna-Ordizia (3-3).
3. zatian oso gogotsu ekin diote Ordiziakoek eta berriro aurreratu dira markagailuan (4. minutuan). Beste hiru gol sartu dituzte Ordiziakoek (6, 11 eta 14. minututan). Jokaldi ederrak eraikiz, markagailuan ihes eginez, joko bikaina erakutsi dute gure mutilek partidaren azken txanpan. Emaitza erabakita zegoenean, ekaitzaren gordintasunagatik, partida amaitutzat eman du epaileak minutu gutxiren faltan. Azken emaitza: Euskalduna-Ordizia (3-7) Ordiziaren aldekoa.
Ordiziaren golak Asier (1), Aitor (2), Iraitz (2) eta Haritzek (2) egin dituzte, baina talde lanean jarraitu mutilak, golek taldearentzat balio izateko.