You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK. 2. Jardunaldia. 2009-11-1

Comparte

Imagen principal noticia

1. zatian bigarren minutuan Ostadarrek penalti bat kanpora bota zuen, baina halere bi gol (11 eta 16. minututan) egin zizkion Ordiziari. Ordiziak bere gola 17. minutuan sartu zuen (Aitor Aranzabe, penaltiz). Aukera garbiei dagokienean, Ostadarrek zati honetan gehiago izan zituen. Ordiziako jokalariak nahikoa lotuta hasi zuten partidua. Lehenengo zatiko emaitza: Ordizia-Ostadar (1-2). 2. zatian beste bi gol egin zituen Ostadarrek (4 eta 8. minututan) eta Ordiziak berea 15. minutuan egin zuen (Jon Irastorza). Bigarren zatian jokaldi politak ikusi genituen Ordiziako futbolarien oinetatik, baina ate aurrean ez zuten asmatu gehienetan. Bigarren zatiko emaitza: Ordizia-Ostadar (2-4). 3. zatia hasi eta berehala (lehen minutuan) Ostadarrek bosgarren gola sartu zion Ordiziari. Bazirudien partida han bukatuko zela, baina Ordiziak gogoz jarraitu zuen eta hirugarren minutuan Ordiziaren hirugarren gola egin zuen Aitor Aranzabek. Ostadarrek bere seigarren gola egin zuen(18. minutuan). Ordiziak lau eta bosgarrena egin zituen 19 eta 20. minututan (Danel Calvillo eta Aitor Aranzabe). Zati honetan hasieran indartsu hasi zen Ostadar, baina golak egiten Ordiziak gehiago asmatu zuen. Azken emaitza: Ordizia-Ostadar (5-6)Ostadarren aldekoa. Hemen talde hankamotzik ez dago eta jarraitu gogoz entrenatzen. ANIMO MUTILLAK!!.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas