Larunbatean, urriak 31, Ordiziak Hernaniren aurka jokatu zuen bere zelaian. Gol gutxiko partidua izan zen eta horrelakoetan partiduaren kontrola ondo egiten duenak eraman oi ditu puntuak etxera.
02 de Noviembre de 2009
1. zatian Hernanik gola egin arte (20. minutuan) Ordiziak ere aukerak eduki zituen partida bere alde jartzeko, baina ez zuen asmatu gola egiterakoan. Hemendik aurrera, markagailua alde zuela, Hernani gehiago izan zen jokoa eta aukerak kontutan hartzen baditugu lehen zatiaren amaierara arte. Atsedenaldiko emaitza: Ordizia-Hernani (0-1).
2. zatian Hernani partida kontrolatzen saiatu zen, baloia bere jokalarien oinetan edukiz. Hernanik atzealde sendoa duela erakutsi zuen, Ordiziaren erasoak bertan behera utziz. Azken emaitza: ORDIZIA-HERNANI (0-1) Hernaniren aldekoa.
Jarraitu gogoz entrenatzen eta ANIMO MUTILLAK!!