Azkenean Bai!!
Kostata baina lehen garaipena lortu zuen infantil txikak, eta nola gainera!. 8-0 irabazi zioten Aizkorri-goierri taldeari.Hasieratik beraien lana zein zen garbi jarri zien Igor entrenatzaileak urdintxoei, eta hauek bete egin zuten. 7.minutuan lehenengo gola sartu eta moralak gora egin zuen taldean. Mattin ongi kokatua zegoen erretxazean eta ederki aprobetxatu zuen etorri zitzaion baloia.13. minutua oraindik iritsi gabe zegoela, Hodeiek kontraerasoa sortu zuen, honek Markel C.-ri pasatu eta etorri zen bigarrena.3.gola 17.minutuan izan genuen, Eric-ek ezker aldetik baloia bere eskubiko aldean jarri eta kolokatuta atezainaren ezker aldean ezarri zuen baloia. 22.minutu inguruan falta bat alde izan genuen, Haritzek atera eta erretxazean Josebak sartu zuen 4. gola.Lehen zatia emaitza horrekin bukatu genuen, baina bigarrenean taldeak ez zuen lo hartu eta aldaketek freskotasuna ekarri zuten.2. zatiko 10. minutuan Markel A.k errematatu zuen eta erretxazea Adeiek aprobetxatu eta 5-0 jarri zuen taldea.15. minutuan penalti bat egin zuen gure jokalari batek baloia eskuarekin ikutu zuenean area barruan. Aurkariak bi aldiz bota beharra izan zuen penaltia eta bigarrengoan Xabatek geldiketa ederra egin zuen.32. minutuan Markel A.k sartu zuen 6.na.34.minutuan beste kontraeraso batean Adeiek sartu zuen 7-0a.Eta partidua denboraz kanpo zegoela 37.minutuan Markel A.k berriro ere kontra batean azkena sartu zuen. Animo Infantil txikiak eta hurrengoa ere ea irabaztea lortzen dugun!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.