ORDIZIA 2 – EUSKALDUNA 3
Aukera ona zegoen aurrean hiru puntuak eskuratzeko eta partidak hartu zuen dinamikaren arabera zalantza gutxi norentzat izango zen garaipenaren inguruan. Goitik behera menperatu zuten partida Imanol eta Ekianenak, zenbat zaletuen arabera hasierako 40 minutuak Altamiran aspaldian ikusi diren hobenak, zalantzarik gabe. Jaun da jabe jokoan urdinak 2 eta 0 aurreratu ziren markagailuan, Aratz eta Torzaren bi goli esker. Dena den markagailuan ez zen zelaian ikusitakoa isladatzen, etxekoek behin eta berriro, bandak eta joku azkarra erabiliz, gol aukerak sortzen zituzten, bainan atzo ez zen eguna eta lehenengo zatiaren azken 5 minututan andoaindarrek emaitza adostea lortu zuten, antza denez etxekoak partida erraza zijoala ikusiz, erlajazio puntu bat azaldu zuten eta horrela jaso zituzten bi gol. Bigarren zatian, nahiz eta orekatuago joan partida, gol aukerari buruz hitz egiterakoan, etxekoek berriro alperrik ari zirela frogatu zen, nahiz eta 4 edo 5 aukera garbiak sortu, andoaindarrek izan ziren 3 garrena markagailuan ipini zutenak. Emaitzak emaitza, jokalari eta entrenatzaileak zoriondu beharrean aurkitzen gara, ziur nago joko onaren ondorio bezala emaitzak ailegatuko direla, taldea ondo dago eta nahiz eta ate aurrean ez asmatu, ailegatuko da aukera asko gauzatuko diren momentua. Irudi ona eman zuen taldeak, eta hori baloratzen badaki zalegoak. Animo eta aupa ekipo. Haseirako hamaikakoa: Iker Uranga, Jonan Agirrezabala, Iñigo Usabiaga, Pablo Zabala, Javi Santamaria, Iñigo Etxeberria, Iñigo Ormaetxea, Aratz Garmendia, Omar Armendariz, Julen Galparsoro eta Aitor Irastorza. Bigarren zatian: Xabier Altuna, Ander Galparsoro, Didaka Esnaola eta Ander Aranzegi zelairatu ziren. Futbol zelaia utzi zutenak: Omar Armendariz, Aratz Garmendia, Julen Galparsoro eta Pablo Zabala.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podÃamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadÃstica y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra polÃtica de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.