ORDIZIA 1 – HERNANI 1
Aurreko asteburuan galdu ondoren garrantzi handia zuten atzo hiru puntuak. Agian horrexegatik, beharra sentitzen zutelako jokalariak kosta egin zitzaien partidan sartzea. Nahiz eta Hernani hobeto egon aurreneko 20 minututan ez zuen arriskua Iker Urangaren ate aurrean. Partida aurrera joan ahala, Ordizia nagusitzen joan zen zelaian eta gol aukera ederrak sortzea ere lortu zuen, bi gol aukera nabari izan zituen, batean baloia zutoinera joan zen, bainan ez zuen lortu markagailuan aurretik jartzea. Husna amaitu zen lehenengo zatia. Bigarrengoan ondo sartu ziren partidan Imanol eta Ekainen mutilak, bainan futbolak horrelako gauzak ditu, gol aukera nabarmenak barkatzen direnean, arerioak ez du normalean barkatzen, eta horrela partida osoan Hernanik egin zuen gol aukera bakarrenean egin zuen bere gola. 53’ minutua zen eta maisuki ateratako falta baten ondoren aurreratu zen Hernani markagailuan. Golak kalte egin zion talde urdiñari, 10 minutu zeharrean noraezean ibili ziren etxekoak. Erlojua aurrera zihoan eta pixkanaka urdiñak Hernani menperatzen joan ziren eta joko onaren ondorioa beste baloi bat zutoinera izan zen. Sortu zuen Ordiziak beste gol aukera earra, bainan 87’ arte ez zuen adostasuna lortu. Aratzek falta bat atera zuen área ertzean, eta bere jaurtiketa Hernaniko defentsa batean jo ondoren banakoa lortu zuen. Dena eman zuen taldeak hiru puntuak eskuratzeko bainan ez zen posible izan. Lastima, jokoaren arabera hiru puntuak Ordizian gelditu beharrean zeuden, bainan horrelako gauzak ditu kirolak. Datorren astean berriro Altamiran izango da partida eta Andoaingo Euskalduna aurkaria, ea oraingo honetan kapaz diren ordiziarrek etxeko lehenengo hiru puntuak lortzeko. Hasierako hamaikakoa: Iker Uranga, Jonan Agirrezabala, Triki Usabiaga, Pablo Zabala, Javi Santamaria, Iñigo Ormaetxea, Unai Garmendia, Xabier Altuna, Omar Armendariz, Aratz Garmendia eta Julen Galparsoro. Aldaketak: Ander Galparsoro eta Iñigo Etxeberria, Omar Armendariz eta Unai Garmendiaren ordez zelairatu ziren Para ver las fotografías haz "clic" en la imagen.
![]() |
| DIVISION de HONOR Partido ORDIZIA-HERNANI 17-10-15 |
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.