OSTADAR 3 – ORDIZIA 2
Gaur bostgarren jardunaldia burutu da eta Lasarten jolastu du lehenengo taldeak. Bazegoen partida aurretik kanpoan irabazteko ohiturarekin jarraitzeko, eta horren lekuko Ordizia aurretik jarri da markagailuan Tortzak buruz egindako gol bati esker. Ondo atera da taldea eta jokoa menpean izan du, etxeko taldeak banakakoa lortu duen harte. Hemendik aurrera etxeko taldeak hartu du partidaren gobernua eta urdinak ez dute defentsan behar bezala asmatu, urduritasun puntu bat sumatu da, baloia jokatuta ateratzeko garaian batez ere. Bigarren zatia Ostadarren nagusitasunarekin hasi da, ez dute arrisku handiegi sortu bainan behin eta berriro, bandak erabiliz Iker Urangaren ate ingurua hurbiltzen hasi dira. Horrela, ezkerretik barruraino sartu da ezkerreko hegaleko aurrelaria eta bikain jarri du baloia bigarren zutoinean, eta buruz 2 eta 1 ekoa jarri du markagailuan. Bost minutu beranduago defentsaren opari baten ondorioz 3 eta 1eko egin dute etxekoek. Minutu eskasa pasa ondoren, OStadarren defentsak mesedea bueltatu dio Tortzari, eta hainbestetan bezela, defentsa eta atezainaren arteko gaizki ulertu bat aprobetxatuz bigarrena igo do markagailura. 20 minutu aurretik partida berdintzeko bainan ez da posible izan, nahiz eta Xabier Altunak ezin hobeto burututako jokaldi batean berdinketa lortzeko aukera izan. Jokaldiak gola merezi izan du, bainan…. Iñigo Ormaetxeak ere izan du bere aukera, zelai erditik, jokalariz inguratuta, atezaina aurreratuta ikusi du, jaurtiketa bikaina egin du bainan kanpora joan da. Espero dezagun porrot hau, etxean segidan izango ditugun bi partiden garaipenaren seinale izatea. Hasierako hamaikakoa: Iker Uranga, Jonan Agirrezabala, Iñigo Usabiaga, Pablo Zabala, Markel Madinabeitia, Iñigo Ormaetxea, Iñigo Etxeberria, Julen Galparsoro, Xabier Altuna, Aratz Garmendia eta Aitor Irastorza. Bigarren zatian hiru aldaketa izan dira, Unai Garmendia, Omar Armendariz eta Ander Galparsoro, Aitor Irastorza, Iñigo Etxeberria eta Julen Galparsororen ordez zelairatu dira.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.