TOURING 1 – ORDIZIA 2
Ez du taldeak joan den urtean hartutako ohitura galdu, etxetik kanpo arerio latza da gure Ordizia eta bigarren garaipena lortu zuen Fanderian igotzen pentsatzen ari den Touringen aurka. Ez zen partida erraza izan, esan bezala, Touringek igoeran du jarrita aurtengo helburua eta onfo frogatu zuen atzo, lehenengo zatia oso berdintsua izan zen eta adostasunarekin markagailuan amaitu zen. Bigarren zatian, Ordiziak bere potentziala baduela erakutsi zuen, 0 eta 2 markagailuan ipintzea lortu zuem bi golak Aratzek egin zituen, bat berak probokatu zuen penalti baten ondorioz. Joko serioa azaldu zuen taldeak eta aurten maila honeta zer esan baduela erakutsi zuen. Touringek bere gola lortu zuen eta emaitza estutu bainan ez zen gai izan markagailuari buelta emateko. Berri inportanteena talde honek baduela plantilla izan zen, azpimarratu egin behar hasieratik Pablo Zabala, Asier Lobato, Omar Armendariz eta Ander Galparsoro atera zirela, aurreko partidan Altamiran denak bankutik irten zirela zelaira kontuan harturik, itxaropen izateko motiborik badegu. Zorionak denori!! Hasierako hamaikakoa: Julen PAgola, Javi Santamaria, Iñigo Usabiaga, Pablo Zabala, Markel Madinabeitia, Ander Galparsoro, Asier Lobato, Omar Armenariz, Xabier Altuna, Aratz Garmendia eta Aitor Irastorza. Bigarren zatian zehar, Iñigo Etxeberria, Julen Galparsoro, Unai Garmendia eta Ander Aranzegi zelairatu ziren honako hauen ordez: Ander Galparsoro, Asier Lobato, Omar Armendariz eta Aratz Garmendia.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.